Aurrerapena

Esti Urresola, Albert Lozano, Edurne Basterra eta Maria Menendez, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2023ko mar. 23a, 10:45

ALEAren 362. zenbakian, Esti Urresola zinegilea, Albert Lozano informatikari aitzindaria, Edurne Basterra UAGAko lehendakari berria, eta Maria Menendez Miguelez mendi ingeniaria.

  • Sakonean. Kuartangoko behiak, sare sozialen jatorrian. Facebook baino lehen BBS sistema zegoen, iragarki-taula elektronikoa. Mac ordenagailu batekin antolatu zen aurreneko BBSa Albert Lozanok sortu zuen, Zuhatzu Kuartangon, bezeroekin informazioa partekatzeko. Abeltzainak laguntzeko bi urtez gelditu zen Lozano Kuartangon, eta sareen munduan mugarria jarri zuen. Estitxu Ugarteren erreportajea.
  • Elkarrizketak:
    • Esti Urresola, zine zuzendaria: "Ekaik proiektatu zuen etorkizuna plazaratu nahi nuen filmean". Ekai Lersundi gazte ondarroarrak bere buruaz beste egin zuen 2018an. Euskal Herria gogor kolpatu zuen gertakari hartatik abiatuta, haurren transexualitatearen ikuspegi ezberdinak pantaila handira eraman ditu Esti Urresola zinemagile arabarrak 20.000 especies de abejas pelikulan. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.

    • Edurne Basterra, UAGAko lehendakaria: "Emakume nekazariek asko dugu esateko, orain da aukera". Sindikatuaren norabidea aldatzearen alde agertu da UAGAko zuzendaritza berria, lehen sektoreko arazoei aurre egiteko. Estitxu Ugarteren elkarrizketa.

    • Maria Menendez Miguelez, mendi ingeniaria: "Baso monolaborantzek ez dute zertan kaltegarri izan". Sute arriskuak saihesteko, udan ez ezik, urtean zehar basoak garbitu behar direla babestu du Menendezek. Klima aldaketa arintzeko basoek karbono hustuleku gisa betetzen duten rola azpimarratu du adituak.
  • Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa:
    • Ondarea. Asfaltoaren ibilbide luzea: Arabako Mendialdeko asfalto naturalaren meatze paisaia berreskuratzeko lanean hasi zen 2015. urtean Atauriko Batzar Administratiboa. Lehen emaitza da Luzia berreskuratzea.

    • Hezkuntza. Hizkuntzen mapa aberatsa: Hizkuntza aniztasuna ardatz duen ikerketa lana egin dute Gasteizko Unamuno ikastetxeko lau ikaslek; hurrengo urtean institutuak eskainiko duen Ikerketa Batxilergoaren lehendabiziko pausoa da.

    • Bertsolaritza. Taldean, Laudiora: Lehenengo fasean elkarte eta txokoetan hasi, eta bigarrenean aretoetara jauzi egin ondoren, martxoaren 25ean bukatuko da 2023ko Arabako Kuadrillarteko Bertso Txapelketa, Laudion.

    • Kantari. Hainbeste emozio ezin kabitu: Gasteizko Vital Fundazioa Kulturunean ospatu zen joan den asteburuan Kantari Gasteiz ikuskizunaren 2023ko edizioa. Hamasei ikastetxetako 69 talde eta 325 partaide izan ditu asteburuan egindako festak.
  • Beste edukiak:
    • Iritzia: Itziar Rekalde, Kontu kontari
    • Iruditan: Patata Minak antzezlana
    • Musika: Igor Muñoz Oñederra, Pelomono
    • Zozketak: Iturrieta Sagardotegia, Gorbeia Zinemak eta Araba Euskaraz Open Series
    • Euskararen Agenda: martxoaren 24tik 30era

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago