Aurrerapena

Roberto Valencia, Arkikus, Covid iraunkorra eta Aiora Zabala, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2023ko mar. 16a, 10:00

ALEAren 361. zenbakian, berreraikipen historiko digitalak egiten dituen Arkikus enpresari buruzko erreportajea, eta hiru elkarrizketa: Roberto Valencia kazetaria, Kristina Jausoro Long Covid EH elkarteko kidea eta Aiora Zabala ingurumen ekonomialaria.

  • Sakonean. Iragana begien aurrera dakarren ispilu magikoa. Zenbait toki historikok iraganean zuten itxuraren berri ematen du Arkikus enpresak, tresna mugikorretarako garatutako aplikazioen bidez. Jardunean urte gutxi daramatzaten arren, dagoeneko erreferentziazko enpresa bihurtu dira, eta gero eta proiektu gehiago dituzte esku artean. Juanma Gallegoren erreportajea.
  • Elkarrizketak:
    • Roberto Valencia, kazetaria: "Hipotesi sendoa da marak desagertzea ezagutu ditugun bezala". Carta desde Zacatraz ikerketa liburuaren ondoren, Made in El Salvador kroniken antologia kaleratu du Roberto Valencia kazetariak. Gasteizen jaio, eta Egin egunkarian trebatu zen, baina El Salvadorren garatu du hogeita bi urteko ibilbide profesionala, bertako maren fenomenoa ikertzen. Sari ugari jaso ditu. Estitxu Ugarteren elkarrizketa.

    • Kristina Jausoro, Long Covid EH elkartea: "Covid iraunkorra bere osotasunean artatu behar da". Koronabirusaren sintomekin bizi da Jausoro, eta gaixotasunaren inguruko "jarraipen zehatza" egiteko eskatu dio Osakidetzari. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.

    • Aiora Zabala, ingurumen ekonomialaria: Natura gure esku liburua idatzi du ingurumen adituak, arlo akademikoan gaiaren bueltan izaten diren hausnarketak modu arin batean publiko guztiei zabaldu asmoz. Gasteizen aurkeztu du liburua.
  • Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa:
    • Udaltzaingoa. Azalpenak eskatu ditu Zabalganak: Zabalganeko ikastetxeetako eragileek Gasteizko Udalari eskatu diote auzoko adingabe bati udaltzainek, ustez, emandako jipoia argitzeko, eta "horren larriak diren ekintzak" errotik mozteko.

    • Delinkuentzia datuak. Internet bidezko delituak, goraka: 2022. urteko delinkuentzia datuak aurkeztu ditu Jaurlaritzak: Araban 19.140 delitu izan dira. Horietatik 3.437 internet bitartez egindakoak dira, eta nabarmen egin dute gora aurreko urtearekiko: %36,3.

    • Samaniegotarren Jauregia. BCCren egoitza izatea nahi dute: Batzar Nagusietako oposizioko talde guztiek Samaniegotarren jauregian museo bat jartzea eskatu eta gutxira filtratu dute Basque Culinary Centerrek bertan campus bat jarri nahi duela.

    • Kantari. Udaberria ere kantari dator: Asteburu honetan antolatu dute 2023ko Kantari ikuskizuna, Dendaraban. Hamasei ikastetxetatik etorritako 325 gaztetxo deituta daude aurten. Alea.eus-ek zuzeneko emanaldia prestatu du.
  • Beste edukiak:
    • Iritzia: Irati Iciar, Betekada
    • Gutuna: Bergoi Madernaz (Bai Euskarari), Oposizio azterketak euskaraz
    • Sarean: #Mikroipuinak
    • Iruditan: Muskerrak ingurumen taldea
    • Kultura: David Mangana, Jatorrizkoa
    • Zozketak: Antzerkia, Irati filma eta STEILASen liburua
    • Euskararen Agenda: martxoaren 17tik 23ra

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago