Aurrerapena

Imanol Zabaleta, Aranako harrera zentroa eta Carmen Herrero, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2023ko mar. 9a, 10:00

ALEAren 360. zenbakian, Arana Klinikan zabaltzekoa den iheslarientzako harrera zentroari buruzko erreportajea, eta bi elkarrizketa: Imanol Zabaleta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko zuzendaria eta Carmen Herrero idazkera hieroglifikoan aditua.

  • Sakonean. Harrera gunea baino lehen, lan handia. Gasteizko Arana Klinikan iheslarientzako harrera zentro bat zabalduko dutela eta, zentroa egiteko baliabideen aurretik, haien eskubideak bermatuko dituen harrera sistema egokia eta esku hartze komunitarioa egiteko baliabideak eskatu dituzte eragileek. Jon Rejadoren erreportajea.
  • Elkarrizketak:
    • Imanol Zabaleta, IGI zentroko zuzendaria: "Eraztun berdean abeltzaintza txertatzea aztertzen ari gara". Ez dira gutxi ingurumenaren alorrean jorratzeko dauden erronkak, bereziki neutraltasun klimatikoa eta planetarekiko jokabide arduratsua giza garapenarekin uztartu behar direnean. Ebidentzietan oinarrituta, oreka horretan aurrera egiteko estrategien inguruan mintzatu zaigu Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko zuzendaria. Juanma Gallegoren elkarrizketa.

    • Carmen Herrero, idazkera hieroglifikoan aditua: "Eliteek eta eskribek bakarrik idazten zituzten hieroglifikoak". Hieroglifikoen sekretuak ezagutzeko biltzen dira, asteartero, Gaubeako liburutegian, egiptologiaren zalea eta ikastuna den Carmen Herrerorekin. Idazkera berezia ikasteko "pazientzia handia" behar dela esan du. Estitxu Ugarteren elkarrizketa.
  • Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa:
    • Labraza. Babestuta, eta "babesik gabe": Oiongo Labraza kontzejuan eraikitzekoa den zentral eolikoari uko egin diote administrazio batzarreko ordezkariek Batzar Nagusietan. Apirilaren 15erako protesta eguna deitu dute herrian.

    • Espetxea. Maleken heriotza ikertzea nahi dute: Zaballako azken heriotza ikertzea eskatu du presoaren familiak. Presoaren senideek jakitera eman dute gorpua Aljeriara eramateko baimenaren zain daudela, eta auziaren prozeduran aurkeztuko direla.

    • HIGA. Hiztunen sarea sendotzera: Uztailaren 17tik 21era bitartean izango da HIGA Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketaren IV. edizioa Gasteizen. Izena emateko epea zabalik dago jada, 75 gazte baino gehiago biltzeko asmoarekin.

    • Mendialdea. Bizi izandakoa galdu ez dadin: Mendialdeko ahozko memoria berreskuratzeko lan antropologiko bat egin du Labrit enpresak, kuadrillaren eskariaz. Hilaren 12a aukeratu dute Kanpezun kuadrillako bizilagunei lanaren berri emateko.
  • Beste edukiak:
    • Iritzia: Edu Zelaieta, Pandemiak ekarri ez zituen 160 bertso-lerro
    • Sarean: #M8
    • Iruditan: Esker ona, "doktrinatzen" jarraitzeagatik
    • Sexualitatea: Emaize Sexologia Zentroa, Sexu-hezkuntza
    • Zozketak: Jimmy Jazz, Aske izan koloretan ipuina eta Iturrieta Sagardotegia
    • Euskararen Agenda: martxoaren 10etik 16ra

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago