Aurrerapena

Etxeko langileak, Nekane Alda, Martxoak 3 eta Beñat Garaio, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2023ko mar. 2a, 10:00

ALEAren 359. zenbakian, etxeko garbiketan eta zaintzan lan egiten duten emakumeen inguruko erreportajea eta hiru elkarrizketa: Nekane Alda kickboxing borrokalari gasteiztarra, Martxoak 3 Elkarteko Nerea Martinez eta Beñat Garaio soziolinguista.

  • Sakonean. Denetarako langileak, denetan ahul. Etxeko garbiketan eta zaintzan lan egiten duten emakume gehienak migratuak dira. Askok eta askok barneko langile bezala egiten dute lan, paperik gabe, baldintza oso prekarioetan, eta menpekotasun handiarekin. Lan ikusezina da, bigarren mailakoa, gaurko gizartearen funtzionamendua bermatzeko ezinbestekoa izan arren. Estitxu Ugarteren erreportajea.
  • Elkarrizketak:
    • Nekane Alda, kickboxing borrokalaria: "Gakoa da zure tokia bilatzea, eta baita gustura egotea ere". Urte gutxian amateur izatetik profesional izatera igaro da Nekane Alda kickboxing borrokalaria. Ikuslegoaren ikuspuntutik kirol bizi eta ikusgarria da, eta oholtza gainera igo baino lehen, lan eta prestakuntza ugari egin behar izaten dira. Asier Muelasen elkarrizketa, ALEA eta Lokarri Kirola proiektuaren arteko elkarlanean.

    • Nerea Martinez, Martxoak 3 Elkartea: "Ez dugu berriz onartuko orain arte instituzioek emaniko tratua". Memoriaguneari buruzko akordioa erdietsi du Martxoak 3 Elkarteak, baina Martinezek ohartarazi du biktimen ahotsa entzunaraziko dutela. Juanma Gallegoren elkarrizketa.

    • Beñat Garaio, soziolinguista: "Hizkuntza aniztasunari espazioa eman behar diogu". Iaz amaitu arren, berriz ere mahai gainera ekarri du Beñat Garaioren tesia Koldo Mitxelena sariak; segretatutako eskola publikoek euskararekiko duten jarrera eta euskara maila aztertu ditu lanean.
  • Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa:
    • Osasuna. Hegazti gripeari so, zuhurtziaz: Munduan gaitza goraka ari den honetan, adituak gertutik jarraitzen ari dira birusaren eboluzioa. Etxeko hegaztiei igarotzea da gurean ardura nagusia; mundu mailan, kezka da ugaztunen artean ez zabaltzea.

    • Kultura. Harien arteko sekretuak: Gasteizko hainbat elkarte afrikarrek beren komunitateetan bizirik dirauen oihalen tradizioa zabaltzeko ahalegina egin dute, Oihal artean erakusketa ibiltariarekin. Gizarte etxeetan izango da ikusgai.
  • Beste edukiak:
    • Iritzia: Irati Marañon, Arraka... zer?
    • Sarean: #IratiFilm
    • Kalea Bizi: Iñaki Carretero, Sentsazio primarioak
    • Zozketak: ETS Jimmy Jazzen eta Iturrieta Sagardotegia
    • Euskararen Agenda: martxoaren 3tik 9ra

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide