Edurne Elorza eta Maite Leza, neguko argazki lehiaketaren irabazleak

Erredakzioa 2023ko ots. 8a, 09:00
'Zaharra elurtuz' (Edurne Elorza) eta 'Legaire' (Maite Leza). / ALEA

38 botorekin, Zaharra elurtuz argazkiaren egile Edurne Elorza izan da publikoaren sariaren irabazlea. Horrez gain, ALEAko epaimahaiak Maite Leza saritzea erabaki du, Legaire argazkiagatik, jasotako boto kopurua (28) eta irudiaren kalitatea kontuan hartuta.

Urtero bezala, zaila izan da Araba izoztua neguko argazki lehiaketara aurkeztutako argazkien artean aukeratzea. Aurkeztutako lanetako askok merezi zuten saria, eta publikoak boto bidez hautatu du Edurne Elorzaren Zaharra elurtuz argazkia. Horrez gain, boto kopuruagatik bigarren postuan gelditu den Maite Lezaren Legaire argazkia hautatu du ALEAko epaimahaiak; publikoaren iritzia kontuan hartuta ere, argazkiaren kalitatea, edertasuna, enkoadraketa eta kontakizuna baloratu du lantaldeak.

Horrenbestez, bi irabazle atera dira lehiaketatik. Elorzak Errigorako saski eder bat eramango du; Lezak, berriz, ALEA saski bat, Arabako produktu paregabeez osatuta: ardoa, olioa, gatza, patea, ALEAren materiala, telazko poltsa bat...

Mila esker parte hartu duzuen guztioi, eta hurrengo lehiaketetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Araba izoztua

Egunotan, Araba izoztua neguko argazki lehiaketa antolatu dugu ALEAn, urtarrileko elurteek Araban utzitako irudiak biltzeko asmoz. Urtarrilaren 18tik 29ra bitartean luzatu zen parte hartzeko epea, eta bozketa otsailaren 7an itxi da.

Edurne Elorza - Zaharra elurtuz

Maite Leza - Legaire

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide