- Sakonean. Arabako Errioxa nafarra izan zenekoa. Vianako Printzerria sortu zeneko 600. urteurrena ospatzen ari da egunotan. Gaur egun Arabako Errioxako Kuadrillak hartzen duen lurraldea printzerri horren oinarria izan zen, baina aurretik ere eskualdea 400 urte inguruz nafarra izandakoa zen. Juanma Gallegoren erreportajea.
- Elkarrizketak:
- Edurne Azkarate, aktorea: "Mugarri bada Irati, izan dadila film handiak egiten jarraitzeko". Aurten euskal zinemak izango duen estreinaldi garrantzitsuenetarikoan protagonista da Edurne Azkarate arabarra. Besteak beste, Zaldi urdina antzezlanean edo Aulki jokoa telebista saioan ibili eta gero, basoan bizi den pertsonaia misteriotsuaz hitz egiteko hitzordua egin du ALEArekin, Gasteizko Baratza aretoan. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.
- Telmo Lazkano, historialaria eta irakaslea: "Mugikorraren erabilera egokirako formazioa behar da". Gazteen artean sare sozialen erabilerak eta horiek buru osasunean duten eragina izango du hizketagai Telmo Lazkanok Gasteizen hurrengo astelehenean, otsailaren 6an, Floridako kultur etxean. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.
- Edurne Azkarate, aktorea: "Mugarri bada Irati, izan dadila film handiak egiten jarraitzeko". Aurten euskal zinemak izango duen estreinaldi garrantzitsuenetarikoan protagonista da Edurne Azkarate arabarra. Besteak beste, Zaldi urdina antzezlanean edo Aulki jokoa telebista saioan ibili eta gero, basoan bizi den pertsonaia misteriotsuaz hitz egiteko hitzordua egin du ALEArekin, Gasteizko Baratza aretoan. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.
- Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa:
- Arabako Errioxa. Zigilua lortzeko beste pauso bat: Arabako Mahastiak zigilua duten ardoak aurten merkaturatzeko helburuarekin, kontseilu arautzailea osatu dute. Arabako Errioxak "urte asko daramatza bereizketa argi bat aldarrikatzen", esan dute.
- Aiaraldea. Motore bihurtu nahi dute Kexaa: Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak milioi bat euro bideratuko dute Aiaraldean turismoa sustatzera. Kexaako monumentu multzoa erakargarri nagusietako bat izango da.
- Gasteiz. Hazkundea, barrura begira: Gasteizko hegoaldetik etxebizitzak eraikitzeko asmoa gelditu nahi du udalak, eta urbanizaturik dauden Lakua inguruko lurzoruetan 25.000 etxebizitza eraikiko dira. Industriari toki gehiago uztea aurreikusten da.
- Astronomia. Aldirietatik datorren bisitaria: C/2022 ZTF E3 kometa ikusi daiteke egunotan gauez iparraldera begiratuz gero, baina ondo ikusteko prismatikoak beharko dira. 50.000 urtean behin datorren bisitaria dela kalkulatu dute astronomoek.
- Inauteriak. Mozorroen dantza klasikoena: Herri inauteri tradizionalen bolada betean sartzen da Araba hileon. Otsailaren 11n zabalduko dute zikloa Ilarduian, Andoinen eta Eginon, eta udaberrian sartu aurreko errituak hilabete amaiera arte luzatuko dira.
- Arabako Errioxa. Zigilua lortzeko beste pauso bat: Arabako Mahastiak zigilua duten ardoak aurten merkaturatzeko helburuarekin, kontseilu arautzailea osatu dute. Arabako Errioxak "urte asko daramatza bereizketa argi bat aldarrikatzen", esan dute.
- Beste edukiak:
- Iritzia: Oihan Txabarri, Guraso (ez) izateko gida ezdeusak
- Sarean: #Tankeak
- Iruditan: Haur eta heldu, bizikleta gainean
- Sexualitatea: Emaize Sexologia Zentroa, Sexu eskubideak
- Gastronomia: Disfrutometroa, Txokolatea txurroekin
- Zozketak: Coloma Bertran 4tet eta Kuartango Sagardotegia
- Euskararen Agenda: otsailaren 3tik 9ra
- Iritzia: Oihan Txabarri, Guraso (ez) izateko gida ezdeusak