'Araba izoztua' lehiaketako 24 argazkien artean bozkatzeko unea iritsi da

Erredakzioa 2023ko urt. 30a, 19:41
Lehiaketara aurkeztutako 24 argazkiak. / ALEA

24 irudiren artean aukeratuko dira Araba izoztua neguko argazki lehiaketaren irabazleak. Epea otsailaren 7ko eguerdira arte egongo da zabalik.

Egunotan, neguko argazki lehiaketa antolatu dugu ALEAn, azken egunetako elurteek, izotzak eta hotzak Araban utzitako irudiak biltzeko asmoz. Urtarrilaren 18tik 29ra bitartean luzatu da Araba izoztua argazki lehiaketan parte hartzeko epea.

Guztira, Araba osoko 24 argazki jaso ditugu. Urte hasierak irudi zoragarriak utzi ditu gure lurraldean, eta, ALEAko lantaldearen partez, parte hartu duzuen guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu.

Orain, bi irabazleak aukeratzeko ordua iritsi da. Gailu bakoitzetik soilik hiru argazki aukeratu ahal izango dira, beraz, irudi guztiak ondo begiratu eta zure gustukoenak ganoraz hautatu. Boto gehien lortzen dituen argazkiaren egileak Errigorako saski bat eramango du, eta epaimahaiak aukeratutako beste irabazleak Arabako produktuez osatutako ALEA saski bat.

Epeak

  • Bozketa epea otsailaren 7ra (12:00etan) bitartean zabalik egongo da. OHARRA: IP helbide bakoitzetik, hiru boto. Eta gogoratu hiru botoak markatu ostean "bozkatu" botoia sakatu behar duzuela beheko aldean.
  • Irabazleak otsailaren 9an jakinaraziko dira, ALEA aldizkariaren ale berriarekin batera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide