- Sakonean. Lau hankadun bidaideentzako arreta gunea. Oporrak datozenean edo ezusteko baten ondorioz txakurra zaindu ezin daitekeenean, jabe askok txakur egoitzetara jotzen dute. Indartxu egoitza Araban dagoen horietako bat da, baina, oinarrizko arreta izateaz gain, agerikoa da lau hankadun lagunek askoz gehiago topatzen dutela bertan. Juanma Gallegoren erreportajea.
- Elkarrizketak:
- Iñaki Carretero, ipuin kontalaria: "Ipuin kontalaritza saski-naski bat da, ez zaio garrantzia ematen". Gasteizko eskola jantoki batean bere lehen ipuina publikoaren aurrean kontatu zuenetik 25 urte egin ditu Iñaki Carreterok kontalaritzan. Ofizioa da eta afizioa, biziki maite duen ariketa, eta modu klasikoan berreskuratzeko ahalegina egin nahi du, herrietan istorioak kontatzen zituen osabaren antzera. Estitxu Ugarteren elkarrizketa.
- Julio Corral, idazlea: "Krimenaren egunean ejerzitoa alarma egoera batean zegoen". Marian Tarazonarekin batera, El crimen de Carabanchel liburua argitaratu du Corralek, 1955ean Gasteizko taberna batean izandako hilketa anizkuna argitu nahian. Egileak zalantzan jarri du bertsio zabalduena. Juanma Gallegoren elkarrizketa.
- Igor Zubizarreta, boilur-hazlea: "Iruzur handia dago boilurra daramaten produktu askotan". Boilurra biltzeko bisitaldia, ekoizle azoka txikia edota platerean dastatzeko aukera. Onddo beltza ardatz, hamaika jarduera izango dira Kanpezun antolatu duten Merkatruf azokaren bueltan. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.
- Iñaki Carretero, ipuin kontalaria: "Ipuin kontalaritza saski-naski bat da, ez zaio garrantzia ematen". Gasteizko eskola jantoki batean bere lehen ipuina publikoaren aurrean kontatu zuenetik 25 urte egin ditu Iñaki Carreterok kontalaritzan. Ofizioa da eta afizioa, biziki maite duen ariketa, eta modu klasikoan berreskuratzeko ahalegina egin nahi du, herrietan istorioak kontatzen zituen osabaren antzera. Estitxu Ugarteren elkarrizketa.
- Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa:
- Hondakinen kudeaketa. Zabor bilketa, ez atzera ez aurrera: Arabako 51 udalerrietatik, bakarrik Kripanen bete dute legeak 2025erako ezartzen duen zabor bilketaren helburua. Sortutako hondakin guztien %83a berrerabili eta birziklatu dute herrian.
- Valderejo. Saiak beheraka ari dira: Sai arreen inguruan diputazioak egin duen jarraipenak espeziearen gaineko datu "etsigarriak" azaleratu ditu: bi urtean parkean %25 gutxitu dira bikoteak. Teknikariek diote ez dakitela zein den motiboa.
- Ehiza. Diputazioak ukatu du uxaldi bat onartu izana: Josean Galera ingurumen diputatuaren arabera, 2019an ehiztariak armarik gabe sartu ziren Mendixurren "basurdeak mugiarazteko".
- Legutio. Zarata eta hauts artetik, protesta: Legutioko udalerriari, eta, zehazki, Urrunaga eta Goiaingo bizilagunei eragiten dien ingurumen kutsaduraren arazoa salatzeko, larunbatean elkarretaratzea egingo dute Gasteizen.
- Hondakinen kudeaketa. Zabor bilketa, ez atzera ez aurrera: Arabako 51 udalerrietatik, bakarrik Kripanen bete dute legeak 2025erako ezartzen duen zabor bilketaren helburua. Sortutako hondakin guztien %83a berrerabili eta birziklatu dute herrian.
- Beste edukiak:
- Iritzia: Aintzane Urrutia, Marra gorriak
- Sarean: #IrauteaIraultzea
- Irudia: Oiongo jaiak
- Musika: Igor Muñoz Oñederra, Rocio Marquez
- Zinema: Iker Zabala (zinea.eus), Aftersun
- Zozketak: Olaia Inziarte & Janus Lester eta Hondamendia antzezlana
- Euskararen Agenda: urtarrilaren 27tik otsailaren 2ra
- Iritzia: Aintzane Urrutia, Marra gorriak