- Sakonean. Zuri-beltzeko Gabonetan, ezina eginez. 1960ko hamarkadaren amaieran eta 1970eko hasieran, diktadura bete-betean eta euskal kulturaren pizkundean, antolatzen hasi ziren Euskal Liburu eta Disko Azoka eta Olentzeroren kalejira Gasteizen. Gabonetako beste ekitaldi batzuen artean, euskaldunentzat eskaintza txertatzen asmatu zuten. Estitxu Ugarteren erreportajea.
- Elkarrizketak:
- Iñaki Lasa, irakaslea: "Naturarekin berriro lotzeko aukera ematen du Olentzerok". Belaunaldi ugarik ezagutu dute Iñaki Lasa, bai irakasle gisa zein Gasteizen Olentzero gorpuzten eman dituen urte andanan ere. Gabonetako pertsonaiak duen esanahi sakona indartzearen alde azaldu da, eta espiritualtasuna berreskuratzearen beharra azpimarratu du. Juanma Gallegoren elkarrizketa.
- Gaizka Olarte, eskulangilea: "Gabon hauek gakoa izango dira eskulangileontzat". Zura eta erretxina uztartuta, hamaika eskulan egiten ditu Olartek, eta Blas Arratibel saria ere irabazi du horietako lan batekin. Egunotan, Gabonetako eskulangileen azokan aurkeztuko duena prestatzen ari da. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.
- Iñaki Lasa, irakaslea: "Naturarekin berriro lotzeko aukera ematen du Olentzerok". Belaunaldi ugarik ezagutu dute Iñaki Lasa, bai irakasle gisa zein Gasteizen Olentzero gorpuzten eman dituen urte andanan ere. Gabonetako pertsonaiak duen esanahi sakona indartzearen alde azaldu da, eta espiritualtasuna berreskuratzearen beharra azpimarratu du. Juanma Gallegoren elkarrizketa.
- Gabonak 2022:
- Bertakoak dastatzeko zita. Gabonetako Azokak ardoa, bermuta, gazta eta txokolatea dastatzeko saioak estreinatuko ditu aurten. 11:00etatik 13:45era izango dira, Memoriaren plazan, eta ahozko kontalari batek girotuko ditu.
- Kantuz berotuko dute plaza. Laudioko Udalak Gabon kanten lehen lehiaketa abiatu du Eguberri hauetan. Alde batetik talde profesionalak, eta, bestetik, familiak eta eskolako taldeak lehiatuko dira Gabon gau bezperan.
- Gabonetako parkean, 'green'. Ingurumenarekiko "pentsamendu kritikoa" bultzatu nahi du Gasteizko Udalak aurtengo Eguberrietako Haur Parkean. Abenduaren 26tik urtarrilaren 5era arte egongo da zabalik, Hegoalde gizarte etxean.
- San Miguel balkoitik agurra. Hilaren 24an, ohiko desfilearen ostean, Andra Mari Zuriaren plazan agurtuko dituzte haurrak Olentzerok eta Mari Domingik; goizean udaletxean egingo diete umeei harrera, galtzagorri eta musikariak lagun.
- Jaiotzaren berri eman dezaten. Eguberrietan egingo dituzten antzezpenei begira, Barroko garaiko jaiotza mugikorra muntatzeko unea iritsi zaie Guardian. Elizbarrutiak eskatuta, tokiz aldatu behar izan dute kokapena, ikuskizuna mugatuz.
- Bertakoak dastatzeko zita. Gabonetako Azokak ardoa, bermuta, gazta eta txokolatea dastatzeko saioak estreinatuko ditu aurten. 11:00etatik 13:45era izango dira, Memoriaren plazan, eta ahozko kontalari batek girotuko ditu.
- Beste edukiak:
- Irudia: Egurraren gainbehera
- Mitologia: Koldo Alijostes, Mari Domingi, asmazio hutsa?
- Zozketak: Artepaneko errege opila, Hertzainak taldearen kontzertua eta Lukiek eta Empty Files-en kontzertua
- Euskararen Agenda: abenduaren 16tik 22ra