- Sakonean. Biztanleria gora, migrazioari esker. Arabako demografiak 2001 eta 2021 artean izandako bilakaeraren azterketa egin du ALEAk, Saretzen proiektuaren baitan. Erroldatutako pertsonen kopurua hazi egin da herrialdean; arabarren adinak gora egin du, baita hogei urtetik beherakoen kopuruak ere, maila txikiagoan bada ere. Estitxu Ugarteren erreportajea.
- Elkarrizketak:
- Asier Otxoa de Retana, soziologoa eta antropologoa: "Espainiako Ejidoren euskal bertsioa muturrean dugu". Arabako azken hogei urteetako demografia datuak ulertzeko testuinguruan kokatu behar dira, eta horretan aditua da Asier Otxoa de Retana (Gasteiz, 1983). Arabako erretratua egin du, ikuspuntu desberdin batetik. Estitxu Ugarteren elkarrizketa.
- Josu Zabala eta Miren Narbaiza MICE, musikariak: "Mundua aldatu nahi genuen, eta segur aski berak aldatu gaitu gu". Urtarrilaren 6an eskainiko du Hertzainak taldeak amaiera kontzertua Gasteizen. Azkeneko entsegu eta hitzordu uholdearen artean, etena egin du taldeko kide Josu Zabalak, eta despedidan parte hartuko duen MICErekin batera, rock talde erreferenteak belaunaldi desberdinetan utzitako arrastoa gogoratu dute. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.
- Inge Conde, ilustratzailea eta konpositorea: "Saiatu naiz grafiak musikaren hizkuntzara eramaten". Hilaren 16an hasiko den Mazokaren aurtengo edizioan musikak berebiziko garrantzia izango du. Hortaz, antolatzaileek ez dute zalantza askorik izan Conderengana jotzeko, bi munduak menderatzen dituelako. Juanma Gallegoren elkarrizketa.
- Asier Otxoa de Retana, soziologoa eta antropologoa: "Espainiako Ejidoren euskal bertsioa muturrean dugu". Arabako azken hogei urteetako demografia datuak ulertzeko testuinguruan kokatu behar dira, eta horretan aditua da Asier Otxoa de Retana (Gasteiz, 1983). Arabako erretratua egin du, ikuspuntu desberdin batetik. Estitxu Ugarteren elkarrizketa.
- Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa:
- Asparrena. Konpostajea gertuago dute: Asparrenak lau milioi euroko aurrekontua eta 1,9 milioi euroko inbertsio plana onetsi ditu 2023rako. Besteak beste, Estatuko aurrekontu orokorrek inantzatutako konpostaje planta izango dute.
- Laudio. Gazteei alokairua arindu nahi diete: Hilean gehienez 150 euro emango dizkie Laudioko Udalak 18 eta 35 urte bitarteko gazteei. Laguntza hauetarako 25.000 euroko partida bideratu du, baina eskaeren arabera handituko dutela dio.
- Ondarea. Iruña-Veleiari so, geofisikatik: Diputazioak prospekzio geofisikoak abiatu diru erromatar garaiko aztarnategian. Georradarraz eta magnetometroaz baliatu da Geozone enpresa hiru metrora arteko sakoneran 'ikusi' ahal izateko.
- Matuzine-Aitzurra Fest. Manta azpiko zinema jaialdia: Lehen landa eremuko lehen zinema jaialdia antolatu dute Maturako bizilagunek; abenduaren 9an eta 10ean izango dira proiekzioak eta zine zuzendariekin solasaldiak, herriko elizan.
- Asparrena. Konpostajea gertuago dute: Asparrenak lau milioi euroko aurrekontua eta 1,9 milioi euroko inbertsio plana onetsi ditu 2023rako. Besteak beste, Estatuko aurrekontu orokorrek inantzatutako konpostaje planta izango dute.
- Beste edukiak:
- Iritzia: Irati Marañon, Abenduak 3
- Sarean: #Osakidetza
- Irudia: Arabako bideo-kopla lehiaketaren amaiera
- Musika: Igor Muñoz Oñederra, Ana Alcaide
- Kultura: David Mangana, Egomendioak
- Zozketak: Ruper Ordorika, Hertzainak eta Lautada Bizirik bonua
- Euskararen Agenda: abenduaren 9tik 15era
- Iritzia: Irati Marañon, Abenduak 3