Zenbateko absolutuetan, Gasteiz izan da, alde handiarekin, azken hamarkadetan Araban bizilagun berri gehien jaso dituen udalerria (33.000 bizilagun gehiago 2001etik).
Baina portzentaiei erreparatuta, lurralde oreka oso desberdina izan da Arabako udalerrietan. Arabako udalerri batzuek biztanle kopurua bikoiztea lortu duten bitartean (Armiñon, Erriberabeitia edo Dulantzi, esaterako), beste batzuk bizilagunen kopurua etengabe murrizten ikusi dute (Harana, Lantaron edo Añanak, adibidez).