- Sakonean. Lan munduan ere euskarak badu ibilbiderik. Lazarraga sarien zazpigarren edizioak arlo sozioekonomikoan euskararen normalizazioaren alde egindako ahaleginei aitortza egin die. Aurkeztutako 43 hautagaitzen artean, Biosasun, Errota hortz klinika, Angosto kanpina, Emaize sexologia zentroa eta EBA S.L. enpresak izan dira aurten aitortza jaso dutenak. Juanma Gallegoren erreportajea.
- Elkarrizketak:
- Iban Zaldua, idazlea: "Instagram literatura baterantz goazela iruditzen zait". Idazle donostiar gasteiztartuak Ipuina engainua da (Elkar) ipuin bilduma argitaratu du. Fantasiaz, errealitatez eta zientzia fikzioz osaturiko hamasei istorio, arnas arinagoko zein sakonagoko ipuinak; bere ipuingintzaren zenbait alderditan "koxka bat estuago" oraingoan. Ruben Sanchezen elkarrizketa.
- Blanca Urgell, euskal filologiako doktorea eta irakaslea: "Pozgarria bezain frustrantea da gure aurkikuntza hau". Irulegiko Eskuaren aurkezpenak ekarri zuen euforiaren ostean, barealdia dator, eta brontzezko piezak utz ditzakeen ondorioak aztertzeko garaia; besteak beste, iberistekin lan gehiago aurreikusi du Urgellek. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.
- Asier Muelas, Lokarri Kirola proiektua: "Eredu txarrak izanda, onura gutxi atera daitezke kiroletik". Kirola eta osasuna ardatz hartuta, aholkularitza eta neurrira egindako entrenamenduak euskaraz eskaintzen ditu Asier Muelasek. Hainbat urtez sektorean lan egin ostean, Lokarri Kirola proiektua martxan jarri du. Mikel Buruagaren elkarrizketa.
- Iban Zaldua, idazlea: "Instagram literatura baterantz goazela iruditzen zait". Idazle donostiar gasteiztartuak Ipuina engainua da (Elkar) ipuin bilduma argitaratu du. Fantasiaz, errealitatez eta zientzia fikzioz osaturiko hamasei istorio, arnas arinagoko zein sakonagoko ipuinak; bere ipuingintzaren zenbait alderditan "koxka bat estuago" oraingoan. Ruben Sanchezen elkarrizketa.
- Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa:
- Analisia. Asier Gabikagojeazkoa, Irulegiko eskuaren garrantziaz eta zalantzaz
- Ttiki-ttaka, baina gelditu gabe. Arabako Errioxako elkarteak 30 urte bete ditu aurten. Eskualdearen berezitasunen arabera egokitu dute euskararen aldeko lana, hiru ardatzetan abiatuta: ezagutza, erabilera eta motibazioa.
- Gliese 486? Hobe Su eta Gar. Objektu astronomikoak izendatzeko Name Exoworlds nazioarteko deialdiari jarraiki, astronomo talde batek planeta bati eta haren izarrari Su eta Gar izenak eman nahi dizkiote modu ofizialean.
- Euskararen paisaia, zabalago. Magisteritzako Lehen Hezkuntzako graduko lehen mailako ikasleek euskararen ikerkuntza-eremu desberdinak biltzen dituen erakusketa antolatu dute. Bide batez, euskara erabiltzeko balio izan die.
- Analisia. Asier Gabikagojeazkoa, Irulegiko eskuaren garrantziaz eta zalantzaz
- Beste edukiak:
- Iritzia: Itziar Rekalde, Euskararen behatokia
- Sarean: #Euskaraldia
- Irudia: Gasteizko toponimiak badu zortzigarrena
- Zozketak: Ezpalak & Rodeo, Parral Taberna eta Bertsolari Txapelketako finala
- Euskararen Agenda: abenduaren 2tik 8ra