Aurrerapena

Harrika Kolektiboa, Nerea Barjola eta trenbidea hobetzeko proiektua, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2022ko aza. 24a, 10:00

ALEAren 349. zenbakian, tekno jaialdi queer eta feministak antolatzen dituen Harrika Kolektiboa, Nerea Barjola politologoa eta generoan eta feminismoan doktorea, eta AHTren aurrean egungo trenbidea hobetzeko azterketa teknikoa.

  • Sakonean. Harrika: Teknoa, larrua eta dantzalekuen askapena. Martxotik antolatzen dituzten jaialdietan ezin da argazkirik atera. Baina Gasteizen gertatzen ari den iraultza tekno, queer eta feminista gertutik ezagutzeko aukera izan du ALEAk, Harrika Kolektiboaren eskutik. Mikel Buruagaren erreportajea.
  • Elkarrizketa. Nerea Barjola politologoa, generoan eta feminismoan doktorea: "Belaunaldi guztiek dute izu sexualaren kontakizun propioa". Alcasserko krimenetik udako ziztadetara, emakumeen menpekotasuna bermatzeko eta sistema patriarkala indartzeko erabiltzen dira biolentzia matxisten inguruko kontakizunak, eta arrisku sexualaren mamua zabaltzen da eskubideak mugatzeko. Gaia sakon aztertu du Barjolak Zigoitian aurkeztu duen liburuan. Estitxu Ugarteren elkarrizketa.
  • Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa:
    • Trenbidea, hezur eta mamiz. Abiadura Handiko Trenaren aurrean azterketa teknikoa aurkeztu dute. Egungo trenbidea hobetuz, merkantziak eta bidaiariak eraman ahalko direla esan dute, kostuak arinduz eta kalteak murriztuz.

    • Benetako justizia feminista aldarri. Arabako hiriburuan eta herri nagusietan elkarretaratzeak antolatu digu mugimendu feministak, azaroaren 25ean. Autodefentsa aldarrikatu dute eraso eta erreakzio matxistei aurre egiteko.

    • Tronpetak jarri dio amaiera. Familiak, lagunek, agintariek eta jazz munduko aurpegi ezagunek parte hartu dute Iñaki Añua Gasteizko Jazzaldiko zuzendaria izan zenari egindako omenaldian. Wynton Marsalisek jarri ditu azkeneko doinuak.

    • Zubiaren bestaldea ezagutuz. Mila lagunek baino gehiagok parte hartu dute asteburuan egin diren kultura arteko bazkarietan. Aurten ere, ekimenaren antolaketan ezinbestekoak izan dira tokian tokiko talde eta elkarteen ekarpenak.
  • Beste edukiak:
    • Iritzia: Edu Zelaieta, Ez galdetu niri
    • Sarean: #PabloMilanes
    • Irudia: ALEA, Euskaraldiarekin bat!
    • Zinema: As bestas, Iker Zabala (zinea.eus)
    • Zozketak: Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, Parral taberna eta Artepaneko Euskaraldi Ogia
    • Euskararen Agenda: azaroaren 25etik abenduaren 1era

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago