Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna izango da ostiralean, eta aurten ere kalera ateratzeko deia egin du Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Beldurraren eta kontrolaren aurrean, justizia feminista! Antolatuta gaude! lelopean, indarkeria matxistaren "hamaika formak" salatuko dituzte azaroaren 25ean, eta autodefentsa feminista aldarrikatuko dute.
Azken asteotan, Hego Euskal Herrian eta Espainian sexu askatasunari buruzko legearen harira sortutako polemikaz, Euskal Herriko Mugimendu Feministak adierazi du "politikoa" dela eta ez duela "zerikusirik feminismoarekin". "Ez da gure interesekoa", adierazi dute mugimenduko ordezkariek. "Planteatzen ari den gauza bakarra zigor handiagoa edo txikiagoa da" ikuspegi feministatik bide penalari lehentasunik ematen ez zaionean, "emakumeak birbiktimizatzen dituelako" eta ez duelako sustatzen "eragindako mina aitortzea eta inolako erreparaziorik".
Hala, Emakumearen aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunerako, mugimendu feministak agerian jarri nahi du indarkeria matxistak mekanismo berriak asmatzen dituela, eta horren adibide jarri dute udako jai giroan ziztaden inguruan gertatutakoa: "Kontrol sozial etengabea, beldurrean oinarritutako mezuak eta neurriak, poliziaren presentzia neurrigabea... Eta dena, berriz ere, arreta emakumeongan jartzeko. Sistema heteropatriarkal kapitalista modu gordinagoan azaleratu zaigu; esplizituki, inolako lotsarik gabe". Ildo horretan, salatu dute ziztada bidezko erasoak erreakzio bat izan direla: "Feministok sortzen dugun olatu bakoitzean, sistemak hori geldiarazteko mekanismoak jartzen ditu martxan".
Emakumearen aurkako indarkeriaren kontra mobilizazioak deitu dituzte elkarte feministek Araba osoan. Hona eman hitzordu nagusiak:
- Gasteiz
- Euskal Herriko Mugimendu Feminista: 19:00etan, San Anton plazatik.
- Itaia: 18:30ean, Andra Maria Zuriaren plazatik.
- Aiaraldea
- Laudio: 18:30ean, Herriko plazatik.
- Amurrio: 19:00etan, Herriko plazatik.
- Aiara: 18:00etan, Ferialean.
- Artziniega: 17:30ean, La Villako iturrian.
- Arabako Errioxa
- Oion: 20:00etan, Plaza Nagusian.
- Ekora: 17:00etan, erabilera anitzeko zentroan.
- Guardia: 14:00etan, Plaza Nagusian.
- Bastida: 18:00, Bakearen plazan.
- Eltziegon, azaroaren 27an, eskualdeko mobilizazioa. 10:30ean, udaletxeko plazan.
- Añana
- Iruña Oka: 18:30ean, Udaletxeko plazan.
- Lautada
- Agurain: 19:00etan, San Juan Plazan.
- Gorbeialdea
- Aramaio: 18:00etan, Herriko Plazan.
- Mendialdea
- Kanpezu: 19:00etan, Herriko Plazan.
- Maeztu: 20:30ean, Izki aurrean.
Bidali zure herriko deialdiak eta argazkiak erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora edo Whatsapp bidez 645 66 86 02 telefono zenbakira.