Araban euskararen erabilera sustatzea da gure helburuetako bat, eta erronka horrekin jarduten gara urte osoan zehar. Lantaldeko kide guztiok izena eman dugu berriz ere Euskaraldian, eta, horrez gain, ALEAren bulegoa aurten ere arigunea izango da abenduaren 2ra bitartean.
Egun hauetan zehar, arreta berezia jartzen diegu gure lanean ditugun harremanei. Baina badakizue gure etxean, Zapatari kaleko 8. zenbakian, urteko 365 egunetan harrera goxoa egingo dizuegula euskaraz.
Gure komunitateko kide izan nahi al duzu? Izan zaitez zure ere ALEAkide!
ALEAkide izateak zer esan nahi duen jakin nahi duzu? Hemen duzu informazio guztia