Non jaso daiteke Euskaraldiko txapa?

Erredakzioa 2022ko aza. 16a, 17:30
Izena eman eta ahobizi edo belarriprest rola aukeratzeko aukera dago oraindik. / EUSKARALDIA

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da aurtengo Euskaraldia. Oraindik zure txapa jaso ez baduzu, edo, are okerrago, non jaso ere ez badakizu, hemen dituzu xehetasun guztiak.

Hitzez ekiteko garaia heldu da eta, belarriprest edo ahobizi rolak hartuta, gogoz ekingo diote milaka herritarrek hastear dagoen Euskaraldiko edizio berriari. Ariketari ekiteko, ordea, norberaren rola identifikatzen duen txapa soinean eramatea beharrezkoa izango da.

Herri bakoitzeko batzordeak modu ezberdinean banatzen ari dira aipatutako txapak, eta herri bakoitzeko gune egokia zein den ezagutzeko mapa interaktiboa du Euskaraldiak. Mapa gainean, zure herria aukeratzea besterik ez duzu, eta bertan topatuko duzu txapa jasotzeko toki egokia zein den.

Bide batez, gogoratu oraindik ere izena eman ez baduzu, garaiz zaudela Euskaraldian parte-hartzeko. Aukeratu rola eta parte hartu aurtengo edizioan!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide