- Sakonean: Mendian ere, emakumeak ahots propioz. Mendiko kirolena "ia beti ahots maskulino batek ordezkatzen duen mundu bat da". Horregatik, Arabako Mendi Federazioak kirol ezberdinetan aritzen diren herrialdeko lau emakume talde erreferente gonbidatu ditu haien esperientzien berri emateko. Lau eguneko jardunaldiak errepikatzeko gogoz gelditu dira. Estitxu Ugarteren erreportajea.
- Elkarrizketak:
- Telmo Irureta, aktorea: "Desiragarri ez bagara, gure modua bilatu behar dugu ligatzeko". Gutxi hitz egiten da sexuaz, eta are gutxiago elbarrien sexuaz. Hala uste du Telmo Iruretak, eta gaia mahai gainean izan dadin hamaika lan egiten dabil. Umore bakarrizketekin batera, Sexberdinak antzerki obra eta La consagración de la primavera pelikulekin batera zabaldu nahi du mezua. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.
- Julia Neidig, ingurumen ikertzailea: "Jasangarritasun politika sakonak ez dira martxan jarri Gasteizen". Cities aldizkarian, Green Capital izendapenak Gasteizen izan duen bilakaera aztertu du BC3 Klima Aldaketa Ikergai zentroko ikertzaileak. Juanma Gallegoren elkarrizketa.
- Patricia Fuente Garcia, hizkuntzalaria: "Elebitasunak zahartzean duen eragina argitu nahi dugu". Lengoaiaren bitartez izaten dugu munduarekiko harreman sinbolikoa, baina adin guztietan ez da berdina. Adinean gora egitean hizkuntza bat baino gehiago maneiatzeak garunean duen rola aztertzen ari da Fuente. Juanma Gallegoren elkarrizketa.
- Telmo Irureta, aktorea: "Desiragarri ez bagara, gure modua bilatu behar dugu ligatzeko". Gutxi hitz egiten da sexuaz, eta are gutxiago elbarrien sexuaz. Hala uste du Telmo Iruretak, eta gaia mahai gainean izan dadin hamaika lan egiten dabil. Umore bakarrizketekin batera, Sexberdinak antzerki obra eta La consagración de la primavera pelikulekin batera zabaldu nahi du mezua. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.
- Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa:
- Biomasa planta, energia sortzeko: Bioargi enpresak tramiteak hasi ditu hogei megawatteko potentzia izango duen planta zabaltzeko. 57.800.000 euroko inbertsioa egingo du Lantarongo industrialdean.
- Behobiako festak elkartuta: Igandean jokatuko dute Euskal Herriko lasterketarik ospetsuena. Saioa Perez de Muniainek (25 urte) lehenengo aldiz egingo du, eta Carlos Villalbak (75 urte) 35 bat aldiz parte hartu du.
- Knörrek gustuko zukeen gisan: Henrike Knörr euskaltzain arabarra jaio zeneko 75. urteurrenaren harira, Euskaltzaindiak omenaldia egin dio Gasteizen. Ekitaldian haren 67 testu biltzen dituen Idazlan hautatuak izeneko liburua ere aurkeztu dute.
- Biomasa planta, energia sortzeko: Bioargi enpresak tramiteak hasi ditu hogei megawatteko potentzia izango duen planta zabaltzeko. 57.800.000 euroko inbertsioa egingo du Lantarongo industrialdean.
- Beste edukiak:
- Iritzia: Txema Ramirez de la Piscina, Burgu
- Gutuna: Luis Aranburu Udal Musika Eskola: euskaraz ikasteko ezintasuna, Miren Argote eta Iñaki Iratzoki (beste 90 sinatzaileren izenean)
- Iruditan: Onddo erakusketa Agurainen
- Kalea Bizi: Iñaki Carretero, Ongi etorri ez da 'felpudo'
- Sexualitatea: Emaize, Erre ala aurre?
- Zozketak: Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa eta Sexberdinak antzezlana
- Euskararen Agenda: azaroaren 11tik 17ra