Aurrerapena

Zibersegurtasuna, nekazaritza birsortzailea, Erriberabeitiko alkatea eta Askabide, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2022ko aza. 3a, 09:30

ALEAren 346. zenbakian, Jasone Astorga telekomunikazio ingeniaria eta zibersegurtasunean aditua, nekazaritza birsortzailearen arloko Sustraiak Habitat Design kooperatiba, Miren Joseba Santamaria Erriberabeitiko alkatea, eta Askabide klinikako Naroa Iturri.

  • Sakonean: Natura, laborantzarako ispilua. Nekazaritza birsortzaileak beste aukera bat proposatzen dio gaur egungo zelaien ustiatze ereduari. Naturan gertatzen diren prozesu ekologikoetan oinarrituta, erregai fosilen eta ongarri sintetikoen gaineko dependentzia murrizten du, eta klima aldaketaren eraginei aurre egiten lagun dezake. Jon Rejadoren erreportajea.
  • Elkarrizketak:
    • Jasone Astorga, telekomunikazio ingeniaria: "Azalarazten direnak baino askoz zibereraso gehiago daude". Errutina gustatzen ez zaiola dio. Eskerrak. Izan ere, zibersegurtasunaren alorrean askotarikoak dira berrikuntzak, eta haren moduko adituak etengabean egokitu behar dira erronka berrien aurrean protokolo ziurragoak garatzeko. Juanma Gallegoren elkarrizketa.

    • Miren Josebe Santamaria, Erriberabeitiko alkatea: "AHTak ahalik eta kalte ekologiko txikiena egitea nahi dugu denok. Herrian aparkatzeko arazoa konpontzea eta gazteentzat etxebizitza sozialak eraikitzea dira Erriberabeitiko Udalaren erronkak. Estitxu Ugarteren elkarrizketa.

    • Naroa Iturri, Askabide klinikako kidea: "Beraien asmoa ez da errezatzea, klinika ixtea baizik". Gasteizko epaitegi batek berretsi egin du klinika bateko atean abortuaren aurkako protestak egiteko debekua, eta ehun metroko urruntze agindua ezarri die arduradunei. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.
  • Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa:
    • Mazoka: Abenduaren 16tik 18ra egingo dute zortzigarren edizioa, Montehermoso kulturunean. 40 mazokalariren lanak ikusgai jarrita, aurrez aurreko izaera berreskuratuko du aurtengoan ilustrazioari buruzko jaialdiak.

    • Bizilagunak: Azaroaren 20an egingo da Bizilagunak ekimenaren seigarren edizioa, zurrumurru arrazista eta xenofoboak uxatu eta kulturen arteko bizikidetza sustatzeko helburuarekin. Iaz 600 bat lagun izan ziren.
  • Beste edukiak:
    • Iritzia: Cira Crespo, Diruagatik
    • Sarean: #Lula
    • Iruditan: Gau Beltza
    • Zinema: Iker Zabala (zinea.eus), Argentina, 1985
    • Zozketak: Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala eta La casa vacía antzezlana
    • Euskararen Agenda: azaroaren 4tik 10era

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide