Gida

Non ospatuko dugu Gau Beltza arabarrok?

Erredakzioa 2022ko urr. 28a, 11:30
Gero eta hedatuago dago Gau Beltza edo Arimen Gaua ospatzea Araba osoan. / GAUBELTZA.eus

Urriaren 31ren bueltan, Halloween ospatu beharrean, Gau Beltza edo Arimen Gaua ospatzea gero eta hedatuago dago Araban.

Herrialde osoan Gau Beltzarekin lotutako ekitaldiak antolatu dituzte hurrengo egunetan. Hona hemen hitzordu nagusiak: 

Urriaren 28an, ostiralean: 

  • Zuian: 17:00etan, Palatu kiroldegian, mozorro lantegia, etxetik ekarritako arropa zaharrekin edo izarekin; 18:00etan, etxetik ekarritako hustutako kalabazekin kalea apainduko dute; 18:30ean, ipuin kontalaria; 19:30ean, kalejira, Palatutik udaletxe plazara; ondoren, dantza saioa eta txokolate beroa banatuko da.
  • Aramaion: Txirritola euskara elkartea, Eskolako guraso elkartea, Ikusiz Gozatu elkartea, Anbotoko doinuak elkartea eta Lagun Artean dantza taldea ibili dira antolaketa lanetan.
  • Araian: Araia Herri Eskolak antolatuta. Udaletxe plazan 15:30ean egingo dute jaia.

Urriaren 29an, larunbatean:

  • Laudio: 17:30etik 19:30era, Lezeaga Aretoan, umeen artean euskararen erabilera sustatzeko Sorgin Zapatuak izeneko programan txertatuko dute Gau Beltza, Kirikino taldearen eskutik. Gau Beltz jaian behar bezala parte hartzeko, bikain prestatu behar dira apaingarriak. Horregatik, hurbilduko diren umeek eskulan saio bat izango dute mozorroak eta kalabazak sortzeko. Jarraian askari gozoa bertaratutako guztientzat. eta, amaitzeko, Iluntasuna piztu, udazkenaz gozatu jarduera. 

Urriaren 30ean, igandean:

  • Gasteiz: Zabalgana auzoan, Zabalgana Euskara Taldeak antolatuta, zinema proiekzioa auzo elkartean:
    • 18:30ean, Kriptako istorioak, 5-11 urte arteko umeentzat.
    • 
20:00etan, Ataun of The Dead, 12 urtetik aurrerako umeentzat.
  • Artziniega: Arimen gauari buruzko tailerra. 4 eta 10 urte arteko umeentzat. Frontoian, 12:00etan.

Urriaren 31n, astelehenean: 

  • Agurain: Aguraingo Jolastokian, 17:30ean, aurpegi margoketa, mozorro prestaketa, argitasunaren espirala adarrekin, erdian kandela piztuta, koreografia, eta Gau Beltza musika. 50 lagunentzako tokia dago, beraz izena eman behar da whatsappez telefono honetan: 645005996.
  • Gasteiz:
    • Ramon Bajo ikastetxeko familiek antolatutako mozorro festa, Alde Zaharrean, 18:30etik aurrera. Izen-ematea nahitaezkoa da, urriaren 28ra arte: Gasteiz Txikin, astelehenetik ostiralera 10:00-13:00ak arte; eta Landatxo elkartze aretoan, astelehenetik ostiralera 16:30etik 20:30ak arte.
    • Zabalgana Euskara Taldeak antolatuta, Zabalgana auzoko (Bastida plazan)
      • 17:00etan, tailerrak: Gau Beltzaren jatorria eta ohituren azalpena; Gau Beltzaren marrazkiak margotu eta errimak idatzi paper beldurgarrian. Arimen Gauerako mozorroak egin; tatuajeak.
      • 18:00etan, Arimen Gaua eta Gau Beltza abestiak.

      • 18:30ean, beldurrak uxatzeko ipuina eta beldurrak erretzea.
  • Laudio: Lamuza parkean, eguraldi txarrarekin Aldai plazan:
    • 17:00etan, tailerra eta aurpegiak margotzea.
    • 18:00etan, beldurrezko ibilbidea.
    • 19:15ean, meguari ongi etorria.
    • 19:30ean, Bi Hotsak abesbatzaren emanaldia eta Itxarkundiaren dantzaldia.
    • 20:30ean txokolate jana.
  • Okondo: 17:15ean, Partyman diskofesta eta txokolate jana. Eguraldi txarra egingo balu parkean beharrean frontoian egingo dute.
  • Aiara: Arespalditzan, 17:30ean, sukaldaritza beldurgarria; 19:30ean, Luiaondon, Diskofesta.
  • Langraiz Oka: Gau Beltza, sorginkeria desegin ikuskizun berria aurkeztuko du Algara Dantza Taldeak, 19:30ean, kiroldegian. Dohainik diren gonbidapenak behar izango dituzue bertaratzeko. Horiek eskuratzeko, Langraiz Okako gune sozio-kulturalera hurbildu beharko zarete urriaren 27tik aurrera. Euskal tradizioa berreskuratzeko ikus-entzunezko dantza ikuskizuna da.
  • Estibaliz: Estibalizko Santutegiko Araba Pater tabernan, 20:30ean, Caroline Crane artistak dantza eta su ikuskizun bat eskainiko du lokaleko terrazan. 21:15ean, misteriozko eta beldurrezko film labur sorta bat proiektatuko da, gau berezia girotzeko. Tabernaren ordutegia 18:30etik 22:30era izango da (sukaldea 19:00-22: 00), eta bertaratzen direnek sorgin edabe bat probatu ahal izango dute. Bi jarduerak doakoak dira.

ARABAKO HITZORDUAK

Zure auzoan edo herrian antolatutako ekitaldien berri eman nahi duzu?
Bidali informazioa erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide