Hortaz, saria irabazteko aukera bikoitza izango dute parte hartzaile guztiek. Erabiltzaileek gehien bozkatzen duten argazkiak Nafarroako Erriberako produktuez osatutako Errigora saski eder bat jasoko du, eta epaimahaiaren saria jasotzen duenak, aldiz, Lautada Puzle Room Ihesgelan bost lagunentzako esperientzia bat irabaziko du.
Lehiaketan parte hartu ahal izateko, orrialde honetan azaltzen den galdetegiaren bitartez bidali beharko dira argazkiak.
Ez ahaztu, parte hartzeko epea azaroaren 6ra bitartean egongo da zabalik. Orduan, boto herrikoia zabalduko da azaroaren 11ra arte. Eta, azkenik, irabazleak jakinaraziko ditugu, boto gehien lortu dituzten argazkiak eta epaimahaiaren erabakia kontuan hartuta.