Oporklik

Oporretako argazki eta kontakizunak, ikusgai

Erredakzioa 2022ko urr. 21a, 19:15

Oporklik! argazki-hizki lehiaketaren sariak jaso dituzte Ainhoa Fernandezek, Ariadna Murguialdayk, Aitor Oyarzabalek eta Iratxe Aguilerak. Horrekin batera, azaroaren 4ra arte ikusi ahal izango den erakusketa inauguratu da Falerina tabernan.

Udan zehar egindako bidaiak zein bizitako esperientziak argazkien eta hitzen bidez kontatzea izan du oinarri Oporklik! 2022 udako argazki lehiaketak. Irailaren 18era arte, proposatutako bi kategorietan, 48 lan jaso zituen Gauekoak programak eta ALEAk elkarlanean antolatutako lehiaketak.

Antolatzaileon partetik, eskerrak eman nahi dizkiegu parte-hartzaile guztiei gurekin haien oporrak irudi bitartez partekatzeagatik, eta bestelako ekimenetan ere gurekin bat egitera animatzen ditugu.

Epaimahaiak eta herritar botoak lau irabazle aukeratu zituzten; bi testuz lagundutako argazki sortetan eta beste bi argazki bakarreko kategorietan:

    • Budadiri - Mbale, Ariadna Murguialday. Saria: Garaiko Landetxean bi gau (gosaria barne) + Durangoko azokan gastatzeko 150€

    • Azken finean, Aitor Oyarzabal. Saria: Garaiko Landetxean bi gau (gosaria barne) + Durangoko azokan gastatzeko 150€
    • GustUra, Ainhoa Fernandez. Saria: Parral tabernan bi pertsonentzako bazkaria + Errigorako Saskia.

    • Kolorez beteriko begirada, Iratxe Aguilera. Saria: Parral tabernan bi pertsonentzako bazkaria + Errigorako saskia.

Aurreko edizioetan bezala, Oporklik! lehiaketa erakusketa batekin borobildu da, eta Gasteizko Falerina tabernan ikusi ahal izango da azaroaren 4ra arte. Bertan lan irabazleak nabarmentzen diren arren, lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak daude erakusgai.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago