Aurrerapena

Arabako pikotak eta Araceli Osorio ekintzaile feminista, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2022ko urr. 20a, 10:00

ALEAren 344. zenbakian, besteak beste, Araban kontserbatzen diren hamalau pikoten inguruko erreportajea eta feminizidioaren biktima baten ama eta ekintzaile feminista Araceli Osoriori elkarrizketa.

  • Sakonean: Joan zaitez pikotara, aizu! Gaur egun pikutara bidaltzen zaituztenean, ez dago aparteko ondoriorik. Erdi Aroan eta Aro Modernoan, baina, gauzak oso bestelakoak ziren. Jendearen aurrean justizia emateko erabiltzen ziren egitura horiek, batzuetan ere jurisdikzio ikur baziren ere. Araban gutxienez hamalau kontserbatzen dira. Juanma Gallegoren erreportajea.
  • Elkarrizketa. Araceli Osorio, ekintzaile feminista: "Antolatzen garenean, biktima deserosoak gara estatuarentzat". 2017an feminizidioaren biktima izan zen Lesvy Osorioren ama da Araceli, eta geroztik ama mexikarren borroka irudikatzen du. Azken urteotan, beste ama eta senide batzuekin batera, Glorieta de las Mujeres que Luchan prozesuan ere parte hartu du. Gasteizen izan berri da Mugarik Gabe elkarteak gonbidatuta. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.
  • Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa:
    • Gasteiz Antzokia. Udaberrirako prest izango da
    • Arabako Mahastiak. Sor-marka propioa bidean
    • Uribarri Ganboa. Plaka bat, kalteak arintzeko
    • Etole elkargoa. Terapeuta okupazionalek euren tokia izan dezaten lanean
    • Bertso-kopla lehiaketa. Hirugarren edizioa martxan
    • Emakumea eta mendia. Lehen jardunaldiak
    • World Press Photo. Hogeigarren urteurrena
    • Musika. Igor Muñoz, Petrucciani gogoan
  • Beste edukiak:
    • Iritzia: Gure Lopez de Arbina, Bihotzez
    • Gutuna: Manolo Martinez Fernandez, Bertso absurdo baten harira
    • Oporklik argazki-hizki lehiaketaren erakusketa
    • Zozketak: Errigorako saski bat eta N.E.V.E.R.M.O.R.E. antzezlanerako sarrerak
    • Euskararen Agenda: urriaren 21etik 27ra

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago