Aurrerapena

Ai Laket, Jon Apodaka geologoa, Asparreneko alkatea eta Herri Txikien Akademia, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2022ko urr. 13a, 10:00

ALEAren 343. zenbakian, Ai Laket elkartearen 20. urteurrenaren inguruko erreportajea eta hiru elkarrizketa: Jon Apodaka geologoa eta arrisku naturaletan aditua, Txelo Auzmendi Asparreneko alkatea eta Herri Txikien Akademiako Joseba Bergaretxe.

  • Sakonean: Hogei urtez, berdinen artean arriskuei aurre. Ai Laket elkarteak drogen erabileraren ikuspuntu berritzailea hasi zuen 2002an. Ordutik lan eskerga egin du, kalez kale, droga legal zen ilegalak kontsumitzeari buruzko informazioa emanez, erabiltzailetik erabiltzailera. Lan horrek Europa mailako aitortza jaso du. Jon Rejadoren erreportajea.
  • Elkarrizketak:
    • Jon Apodaka Saratxo, geologoa: "Mediterraneoaren ezaugarriak agertzen hasi dira hemen". Aldi bat Andorran eta beste bat Euskal Herrian. Horrela bizi da azken urteotan. Arrisku naturaletan aditua da, eta Andorran elurra ikertzen dihardu, batez ere, eragin daitezkeen kalteak arintzeko. Araban bereziki baso suteei eta uholdeei adi egon behar garela dio. Juanma Gallegoren elkarrizketa.

    • Txelo Auzmendi, Asparreneko alkatea: "Uraren kudeaketa gure eskumena da, eta kito". Energia berriztagarrien alde egiten ari diren apustuarekin batera, uraren antolaketaren erronkari eutsi nahi dio EH Bilduko Auzmendik. Estitxu Ugarteren elkarrizketa.

    • Joseba Bergaretxe, Herri Txikien Akademia: "Ekintzailetza da herri txikietan bizi eta lan egiteko bidea". Euskal Herrira irekiko da Herri Txikien Akademia, Araban saio pilotuak egin ostean. Etorkizun jasangarriagoa bermatu nahi dute. Estitxu Ugarteren elkarrizketa.
  • Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa:
    • Dazz Jazz jaialdia. Esperientzia berrien bila: Urriaren 19tik 23ra "lehen mailako proposamena" eskainiko dute Vital Fundazioaren Kulturunean. Besteak beste, Chano Dominguez eta Flavio Boltro egongo dira taula gainean.

    • Behatokizki. Bost urte izarrekin liluratzen: Hainbat jardueraz osatutako behaketa berezi baten bidez ospatu dute Behatokizkiren urteurrena Korresen. La Otra Mitad elkarteko kideak pozik azaldu dira publikoan lortutako arrakastarekin.
  • Beste edukiak:
    • Iritzia: Edu Zelaieta, Nire azazkal margotuak (performancea)
    • Sarean: #BuruOsasuna
    • Iruditan: Sitges konkistatu du Urkijoren Irati filmak
    • Kalea Bizi: Iñaki Carretero, Gustuko autoesplotazioa
    • Zozketak: Errigorako saski bat, Tempest Project antzezlana ikusteko sarrerak eta Florida Zinemarako sarrerak
    • Euskararen Agenda: urriaren 14tik 20ra

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide