Aurrerapena

Pintada matxisten aurkako artea, 'Poti' eta Laudioko alkatea, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2022ko urr. 6a, 10:00

ALEAren 342. zenbakian, Salburua gizarte etxean agertutako pintada matxisten kontrako ekimen artistikoari buruzko erreportajea, Marieli Arroniz Poti Cicatriz en la Matriz taldeko kantari ohia eta Ander Añibarro Laudioko alkatea.

  • Sakonean: Erasorik ez erantzunik gabe. Stop Feminazis moduko esaldi matxistak eta svastikak. Horrela "atondu" zuen norbaitek Salburua gizarte-etxeko gizonen komuna. Erasoari aurre egiteko askotariko ekintzak egin dira, bi ilustratzaile feministen eskutik pintadak estali eta egoera ikusarazteko horma-irudi esanguratsua sortzeraino. Ane Pedruzoren erreportajea.
  • Elkarrizketak:
    • Marieli Arroniz Poti, musikaria: "I used to be a punk and I'm working in a bank...". Maria Elisa Arroniz Perosanz (Gasteiz, 1962). Gaur egun unibertsitatea dagoen –eta lehen erietxe eta psikiatrikoa zen– Las Nievesen jaio zen. Jaio eta hogei urtera bertara itzuli zen Cicatriz en la Matrizen lehen entsaioak egitera. Lanak ematen ari zaizkio bataio agiriak lortzea, apostasia egiteko behar ditu eta. Ruben Sanchezen elkarrizketa.

    • Ander Añibarro, Laudioko alkatea: "Antzokiaren obrak ahalik eta lasterren hastea nahi dugu". Aurtengo udal tasa gehienak izoztuta ere, etorkizunean horiek igo beharko direla ohartarazi du Añibarrok, udal kontuak atera daitezen. Juanma Gallegoren elkarrizketa.
  • Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa:
    • Gizartea. Metano isuriak salatu dituzte: Espainiako estatuko iparraldeko gas eta petrolio azpiegiturak aztertu ditu Ekologistak Martxan taldeak. Enagas garraio zentroan "gas isurketa jarraituak eta emari handikoak" aurkitu dituzte.

    • Osasungintza. Pribatizazio berri bat Txagorritxun: Osakidetzako Arabako ESIko arduradunak Gasteizko ospitalearen eraikin berriaren instalazio termikoen mantentze-lanak azpikontratatzen "tematzen" ari direla esan du LAB sindikatuak.

    • Sexualitatea. Espazio digitalean arakatzen: Besteak beste, teknologia digitalek egungo bikoteetan eta bestelako harreman sozialetan duten eragina aztertuko dute Emaizek eskaintzen duen Sexualidades en digital ikastaroan.

    • Artea. Artista berrien murgilaldia: Artista sorberrien Inmersiones topaketaren hamabosgaren edizioa aurtengo urte hondarrean egingo da, eta "Testua, gorputza eta ahotsa" gaia duten proposamenen bidez parte hartzeko epea zabaldu dute.
  • Beste edukiak:
    • Iritzia: Aintzane Urrutia, Konplikatua
    • Sarean: #Masha_Amini
    • Iruditan: GEUk 30 urte
    • Sexualitatea: Emaize, Gorputza
    • Zozketak: Errigorako saski bat, Tempest Project antzezlana ikusteko sarrerak eta ForniQueer karta sorta bat
    • Euskararen Agenda: urriaren 7tik 13ra

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide