Bideo-kopla lehiaketa martxan aurten berriz ere

Erredakzioa 2022ko urr. 3a, 19:30

Arabako Bertsozale Elkarteak eta Arabako ALEAk elkarlanean antolatuta, martxan da aurten ere Araba osoko 14 urte arteko gaztetxoei zuzendutako bideo-kopla lehiaketaren hirugarren edizioa. Parte hartzeko epea azaroaren 17ra arte zabalik!

Gasteizko Udalak antolatzen duen Euskararen Astearen egitarauan txertatuta, gure lurraldean euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin eta aurreko urteetan izandako arrakastak hauspotuta, Bertso-kopla Lehiaketaren III. edizioa antolatu dugu aurten ere.

Modu honetan, bertsolaritza eta teknologia berriak uztartuta, taldeka, Arabako bertsolari gazteek beraien adimena eta sormena erakusteko aukera izango dute, bideo lehiaketa formatuan.

Parte hartzea oso erraza da, hiru eta sei kopla artean osatu beharko ditu talde bakoitzak proposatutako gaia landuta. Hauxe gaia:

GURE HERRIA

Bertsoak osatutakoan, horiek bideoan grabatu eta ALEAra bidali beharko dituzte parte-hartzaileen (bideoan agertzen diren taldekide guztien) datuekin batera.

Horretarako egokitutako galdetegia erabili beharko da:

 

OHAR GARRANTZITSUAK

  • Bideoak galdetegiaren bitartez bakarrik bidali ahalko dira. Ez dira onartuko emailez, whatsapp bidez edo beste edozein bidetatik jasotako bideoak.
  • Epe barruan jasotako bideoak bakarrik onartuko dira. Bidalketa epea azaroaren 17ko 21:00etan bukatuko da.
  • Bideoak bidaltzeko arazorik izatekotan, bide hauetatik argitu ahalko dira zalantzak:
    • 695 63 28 62 telefono zenbakira deituta, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara.
    • bideokopla@gmail.com helbidera idatzita (erantzuna mezua jasotzen denetik hurrengo 24 orduetan emango da).

Irabazleak eta sariak

Jasotzen diren lanen artean, bideo-kopla onenaren saria aukeratuko du publikoak, eta, horrekin batera, ALEAko eta Arabako Bertsozale Elkarteko epaimahaiek lan bana aukeratuko dute; baliteke ere epaimahaiak aipamen bereziak ematea talde gehiagori.

Ugari izango dira sarituak horrenbestez, eta askotariko sariak izango dituzte eskuragarri:

  • Laboral Kutxaren eskutik, taldean gozatzeko Eskape Room bat Lautadan.
  • BAHK-eko izotz pistan taldean gozatzeko esperientzia talde irabazle bakoitzarentzat.
  • ELKAR-en material sortak irabazleentzat eta taldearentzat.

Sari banaketa

Sari banaketa abenduaren 1ean 19:00etan egingo da, oraindik zehazteke dagoen Gasteizko areto batean. Ekitaldian, irabazleen bertsoak ikusi eta sariak banatzeaz gain, saio musikatuaz gozatu ahalko da lurraldeko bertsolari onenen eskutik.

Ekitaldian parte hartzeko gonbidapenak aldez aurretik erreserbatu ahal izango dira.

Nola parte hartu:

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide