Atal honetan argitaratuko dira lehiaketan jasotzen ditugun bideo guztiak, eta bertan aukeratu ahalko dituzu zure gogokoenak.
Kontutan izan bideoak bidaltzeko azken eguna azaroaren 17a izango dela eta horretarako egokitutako galdetegiaren bitartez bakarrik parte hartu ahal izango dela.
OHARRAK
Ez dira onartuko emailez, whatsapp bidez edo beste edozein bidetatik jasotako bideoak.
Epe barruan jasotako bideoak bakarrik onartuko dira. Bidalketa epea azaroaren 17an, arratsaldeko 21:00etan bukatuko da.
Bideoak bidaltzerako arazorik bide hauetatik argitu ahalko dira zalantzak:
BOTO EMATEA
Zure botoa emateko, atal honetan agertzen diren bideoetatik 3 bideo gogokoenak aukeratu ditzakezu eta ondoren agertzen den BOZKATU botoia sakatu beharko duzu. Behin bakarrik eman ahalko duzu zure, hortaz ondo pentsatu zeintzuk izango diren zure faboritoak.
Boto gehien jasotzen dituen bideoak "sari herrikoia" jasoko du, baina horretaz gain epaimahaiak ere aukeratuko ditu bideorik onenak.
Adi, boto emateko aukera azaroak 22tik azaroaren 29ko eguerdira arte (12:00ak arte) egongo da zabalik.
Zorte on parte-hartzaile guztiei!!