Aurrerapena

GEU Elkartea, Argantzongo alkatea eta Aguraingo jaiak, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2022ko ira. 29a, 18:00

ALEAren 341. zenbakian, GEU Elkartearen 30. urteurrenari buruzko erreportajea, Pablo Ortiz de Latierro Argantzongo alkateari elkarrizketa, eta Aguraingo jaien inguruko berezia; tartean, Iñaki Ezeiza artzain eta gaztagileari elkarrizketa.

  • Sakonean: Kandelari putz, eta segi aurrera. 30. urteurrena ospatzen ari da aurten GEU Elkartea, eta urriaren 1ean egingo dituzten ekitaldietan parte hartzera gonbidatu ditu euskaltzale guztiak. Azken hamarkadetan euskararen aldeko ekimen ugariren atzean egon da elkartea, gehienetan bigarren plano batean mantendu bada ere. Juanma Gallegoren erreportajea.
  • Elkarrizketak:
    • Pablo Ortiz de Latierro, Argantzongo alkatea: "Epe ertainera, ingurumen proiektuak izango ditugu erronka". Ingurumen gaietako proiektuei bultzada eman nahi diete Argantzonen, pandemiaren ondorioz alde batera utzi ostean. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.
  • Aguraingo jaiak:
    • Betiko jaietarako prest: Urriaren 1etik 9ra ospatuko dituzte Aguraingo jaiak. Jarduera ugari eta astearteko azoka tradizionalaz
      gain, kontzertuak izango dira San Juan plazan zein txosnagunean: Dupla, Celtas Cortos eta Joselu Anaiak.

    • Danborradak 50 urte bete ditu: Urdai Gutxi elkartearekin batera sortu zen, 1972. urtean, Aguraingo danborrada. Ordiziatik jantziak eta Azkoititik fanfarrea eraman zituzten lehen desfilean. Egun, Lur Sagar elkarteak antolatzen du desfilea.

    • Iñaki Ezeiza, artzaina eta gaztagilea: "Lanean gozatu egiten dut, ez diot erlojuari begiratzen". Bisitari modura askotan izan bada ere, ganadu artean edo gazta txapelketari begira, lehendabiziko azoka izango du Agurainen gaztagile lanetan (Betoñu, 1995). Añuako baserrian egiten duen Zelaitxo izeneko ahuntz gazta eramango du plazara urriaren 4an.
  • Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa:
    • Aiaraldea. Euro zaparrada Artziniegara: Hiru proiektu finantzatzeko dirulaguntzak jasoko ditu Artziniegako Udalak; Kultur Etxea eta Molinillo Velasco Dorrea eraberritzeko 800.000 euro, eta 1,3 milioi zeharbidearen zati bat konpontzeko.

    • Kultura. Ilustrazioaren epizentroa: Ilustrazioaren nazioarteko topaketaren seigarren edizioa izango da Gasteizko Artium museoan, irailaren 29tik urriaren 1era, eta AEBak, Txekiar Errepublika eta Libano izango ditu herrialde gonbidatua.
  • Beste edukiak:
    • Iritzia: Oihan Txabarri, Kontratu soziala
    • Sarean: #Meloni
    • Iruditan: Sagarrari zukua ateratzeko garaia
    • Zozketak: ForniQueer karta sorta, Lurtarrok antzezlana eta Gorbeia zinemarako sarrerak
    • Euskararen Agenda: irailaren 30etik urriaren 6ra

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago