Aurrerapena

Maritxu Diez, hidrokarburoak Araban, Ernesto Sainz eta Bihotzaraba, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2022ko ira. 22a, 08:00

ALEAren 340. zenbakian, Arabako hidrokarburoen ametsa eta krisi energetikoa, Maritxu Diez Radio Vitoriako kazetaria, Ernesto Sainz Aguraingo alkatea, eta Bihotzaraba ikastaroaren antolatzaile Eugenia Campo.

  • Sakonean: Hidrokarburoen ametsa, amesgaizto. Krisi energetiko betean, iraganera begiratzeko tentaldiek indarra hartu dute: Garoña berriz zabaldu nahi du Gaztela eta Leongo Juntak, eta Gasteizko gasa ustiatzearen alde hitz egin berri dute BBGko eta Repsoleko arduradunek. Arabak ustez gordetzen duen altxor fosila historikoki izan da energia konpainien jomugan. Estitxu Ugarteren erreportajea.
  • Elkarrizketak:
    • Maritxu Diez, kazetaria: "Autokritika lan serio bat egiteko dugu kazetariok". Ia nahi gabe hasi zen kazetaritzan, eta geroztik ibilbide profesional sendoa egin du Maritxu Diez kazetariak irrati eta telebistan, Radio Vitorian bide horretako urte oparoenak. Ikasturte berrian, albistegiak atzean utzi ditu, eta gai askotarikoen inguruko solasaldi saioa aurkezten du, adituen ahotsen eskutik. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.

    • Ernesto Sainz Lanchares, Aguraingo alkatea: "Busaren arazoa aurten bertan konponduta egon daiteke". San Juan plazako obrak bukatzear, jaietan murgiltzeko unea iritsi zaie aguraindarrei. Sainzen arabera, horiei heltzeko ilusioz beterik daude. Juanma Gallegoren elkarrizketa.

    • Eugenia Campo, Bihotzaraba ikastaroaren antolatzailea: "Eskoletatik hasi beharko genuke suspertze ariketekin". Bihotz-biriketako geldialdi batean, igarotzen den minutu bakoitzeko, suspertzeko aukerak %10 eta %20 artean murrizten dira; horri erantzuteko gai diren herritarrak prestatu nahi ditu Bihotzaraba ikastaroak.
  • Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa:
    • Politika. Ekonomia eta zaintza, ardatz: Arabako foru gobernuak pertsonen eta enpresen babesa lehenetsiko duela esan du ahaldun nagusiak. EH Bildurentzat "legealdi galdua" izan da, gai nagusien inguruko akordioak lortzeko bidean.

    • Indarkeria matxista. Sexu-abusua salatu du adingabe batek: Aldundiaren zentro batean hezitzaile baten aldetik jasandako sexu-abusuak salatu ditu tutoretzapeko neska adingabe batek. Biktimak salaketa jarri du aste honetan Ertzaintzaren aurrean.

    • Ekonomia. Espedientea atzera bota dute: Lau greba egunen ostean, Superberriak enpresako zuzendaritzak Enplegua Erregulatzeko Espedientea erretiratzea erabaki du. Ondorioz, denden itxiera eta 90 langileen kaleratzea bertan behera geratu dira.

    • Kultura. Amaren liburuak, denen eskura: Bere liburutegi zabala katalogatzen hasi zen duela hiru urte Eukene Lakarra, horiek dohaitzan emateko asmoarekin; eritasun batek ez dio lanarekin jarraitzen utzi, baina alabek amaituko dute banaketa.

    • Antzerkia. Kolorez osatutako mundua: Ipurbeltz antzezlana estreinatu berri dute. Adin guztientzako euskarazko ikuskizun familiarra da, antzerkia eta zirkua uztartuz indibidualismoa alde batera uzteko helburua duena.

    • Oporklik. Udak dakarrena, udak daroa: Udan zehar bildutako irudiak bilduta, irailaren 28an ezagutaraziko dira Oporklik! 2022 argazki lehiaketako irabazleak. Epaimahaiaren sariaz gain, webgunean botoa emateko aukera ere zabalik dago.
  • Beste edukiak:
    • Iritzia: Irati Iciar, Aldaketa
    • Sarean: #Udaltzain
    • Iruditan: Lehen zukua atera dute Lantziegon
    • Zozketak: Zetak, Lurtarrok antzezlana eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa
    • Euskararen Agenda: irailaren 23tik 29ra

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago