- Sakonean: Ikasturtearen hasiera, ohi baino zailagoa. Prezioen igoerak eta ekonomiari lotutako ezinegonak isla izan dute ikastetxeetan, eta guraso asko igoera berrien beldur dira. Zenbait lekutan, gainera, garraioari lotutako arazoak gehitu behar zaizkie. Inork ez zuen esan ama edo aita izatea erraza izango zenik; ezta hain zaila izango zenik ere. Juanma Gallegoren erreportajea.
- Elkarrizketak:
- Joseba Azkarraga, Sareko bozeramailea: "Euskal presoak herriratzea erlojuaren kontrako lasterketa da". Hurrengo hilabeteetan aktibazio soziala eta presioa ezinbestekoak direla azpimarratu du Joseba Azkarragak. Oraindik, 34 preso urrunduta daude Espainiako espetxeetan, eta hauteskundeen emaitzek arriskuan jar dezakete Euskal Herriratzea. Beste asko, dagoeneko, etxean egon beharko lirateke. Estitxu Ugarteren elkarrizketa.
- Iker Garcia, Hontza upategiko jabea: "Orain arteko mahats bilketa zailena izan da aurtengoa". Aurtengo lehorte eta beroaldien ondorioz, mahats bilketa aurreratu behar izan dute Labrazako Hontza upategi txikian. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.
- Joseba Azkarraga, Sareko bozeramailea: "Euskal presoak herriratzea erlojuaren kontrako lasterketa da". Hurrengo hilabeteetan aktibazio soziala eta presioa ezinbestekoak direla azpimarratu du Joseba Azkarragak. Oraindik, 34 preso urrunduta daude Espainiako espetxeetan, eta hauteskundeen emaitzek arriskuan jar dezakete Euskal Herriratzea. Beste asko, dagoeneko, etxean egon beharko lirateke. Estitxu Ugarteren elkarrizketa.
- Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa:
- Arabako Errioxa. Dozenaka arrain hilik, Mañuetan: Ekologistak Martxan taldeak eta Elkarrekin Podemosek salatu dutenez, Iberdrolak Mañuetako babes bereziko eremu batean makalak moztu zituen lekutik gertu agertu dira hildako arrainak.
- Energia. Eoliko gehiago ate-joka Araban: Norvegiako enpresa batek bi parke eoliko egiteko proiektua aurkeztu dio Jaurlaritzari. Horietako bat Aramaio eta Eskoriatza artean kokatu nahi dute. Jaurlaritzak ez du horien gaineko informaziorik eman.
- Ekonomia. Arrazoi nahikorik ez dendak ixteko: BM Shop dendetako langileen ordezkariek diote enpresak lau denda ixteko aurkeztu dituen argudio ekonomikoak ez direla nahikoak 70 lanpostu galtzeko. Baldintzak aldatu ezean, grebara joko dute.
- Añana. Lurrari atxikitako turismoa: Europa hegomendabaldeko zazpi herrien artean Valsipam proiektua dute, "ondarea babesteko eta turismoaren baliabideak modu iraunkorrean ustiatzeko". Gatz Harana da egitasmo horretan aitzindari.
- Olarizu. Zelaietan, minak arintzen: Olarizuko erromeria egin dute astelehenean, baina aurretik udal agintariek mugarri guztiak ondo kokatuta daudela egiaztatu behar izan dute. Teledetekzioa eraginkorragoa da, baina ez du, ez, xarma berdina.
- Gauekoak. Psikodelia, denboraldia hasteko: Irailetik abendura, 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzako 27 jarduera eskainiko ditu Gasteizko Gauekoak programak; musika, kirola, abentura, sormena eta aisialdia izango ditu ardatz.
- Arabako Errioxa. Dozenaka arrain hilik, Mañuetan: Ekologistak Martxan taldeak eta Elkarrekin Podemosek salatu dutenez, Iberdrolak Mañuetako babes bereziko eremu batean makalak moztu zituen lekutik gertu agertu dira hildako arrainak.
- Beste edukiak:
- Iritzia: Irati Marañon, Heldulekuak
- Kultura: David Mangana, Puppyperrada
- Sarean: #ElizabethII.a
- Iruditan: Giro paregabea Zigoitia Euskaraz egunean
- Zozketak
- Euskararen Agenda: irailaren 16tik 22ra
- Iritzia: Irati Marañon, Heldulekuak