La Lezek irabazi du Ordiziako gazta txapelketa

Erredakzioa 2022ko ira. 7a, 16:48
La Lezeko Eli Gorrotxategik eta Juan Mari Jauregik jaso dute saria. / Ordiziko Udala

Bastidako Mitarte upategiak eskuratu du gazta enkantean, 9.600 euroan.

La Leze Ilarduiako gaztandegiak irabazi du Ordiziako 49. gazta lehiaketa. Gaztak Karrantzako edo ardi latxen esne gordinarekin egiten dituztenak lehiatu dira honetan. Guztira 48 izan dira aurten lehian, iaz baino bi gehiago. La Lezeko gazta erdia 9.600 euroan saldu dute, eta Araban geratu da, Bastidako Mitarte upategiak erosi baitu.

"Gauza asko daude gazta honen atzean. Orain gozatzeko momentua da. Askotan egon gara finalean, baina lehen saria falta zitzaigun, eta heldu egin da", azaldu du Eli Gorrotxategi irabazleak. Lehiaketan parte hartzen duen gaztaren erdia dastatzeko unean epaimahaiko epaileek jaten dute, eta gazta irabazlearen erdia enkantean ateratzen da. Iaz 9.400 euro ordaindu ziren enkantean.

Bigarren saria Aixtra gaztandegiarentzat (Araia) izan da; Ordiziako Udalaren garaikurra, diploma eta 850 euro jaso ditu. Eta hirugarren saria Otatza gaztandegi ordiziarrak irabazi du; Ordiziako Udalaren garaikurra, diploma eta 500 euro jaso ditu Joseba Insaustik.

Erlazionatuak

Gaztaren erreinuan galduta

Anakoz Amenabar 2022 abu 15 Lautada

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide