Aurrerapena

Micaela Portillari buruzko dokumentala eta Jose Angel Suarez Magialdiko arduraduna, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2022ko ira. 1a, 09:00

ALEAren 337. zenbakian, Micaela Portillaren inguruan egingo duten dokumentalari buruzko erreportajea eta Jose Angel Suarez Magialdiko arduradunari egindako elkarrizketa izango dira helduleku nagusiak. Ohi bezala, eduki interesgarriez beterik dator ikasturte berriko lehen zenbaki hau.

  • Sakonean: Maisuaren eskutik, Arabako bazterretan. Micaela Portilla eta bere lanaren garrantzia nabarmenduko ditu dokumental batek bere mendeurrenaren urtean; harekin batera Arabako ondare historikoan zehar egindako "bidaia" izan nahi du filmak, Juan Ibarrondo dokumentalaren zuzendari eta historialariaren ilobak azaldu moduan. Anakoz Amenabarren erreportajea.
  • Protagonista: Jose Angel Suarez, Magialdiko zuzendaria: "Gakoa ez dago trukoan, magoaren nortasunean baizik". 34. ediziora iritsi den Magialdia nazioarteko erreferentzia bihurtu da ilusionismoaren munduan. Lagun talde baten proiektu txikia zena hazten ikusi du Suarezek. Dioenez, magiaren atzean dauden amarruak edozeinen esku daude gaur egun, baina ohartarazi du truko bat egite soilarekin ez dagoela magia abiatzerik. Juanma Gallegoren elkarrizketa.
  • Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa:
    • Gizartea. Garraioarekin trabak. Lautadako bizilagunek salatu dute arazo ugari egon direla trenerako bonuak erosteko, eta autobuserako deskontua ezingo dutela eskuratu, zerbitzua pribatizatuta dagoelako.  .
    • Gizartea. Angosto, berriro bere saltsan. Añanako Landa Garapenerako Elkarteak antolatuta, bi urteko hutsunearen ostean, igandean itzuliko da Angostoko Azoka. Arte solidarioen zozketa eta txapalarta lantegia izango dira, besteak beste.
    • Ekonomia. Eskaera faltagatik itxiko da Michelin. Enpresak "kezkagarritzat" jo du turismoetarako eta ingeniaritza zibilerako pneumatikoen erosketan izandako beherakada. 1.340 langileri baino gehiagori eragingo die ekoizpenean gelditzeak.
    • Zientzia. Adimen artifiziala aerosorgailuetan. Energia eolikoa hobetzeko sare neuronal bat prestatu dute EHUko ikertzaileek. Aerosorgailuaren inguruan sortzen diren fluxuak arin aurreikusteko gai da 'Scientific Reports'-ek aurkeztutako tresna. 
    • Kultura. Artistak, Ataurira bueltan. Irailaren 9tik 11ra, eta urriaren 22an eta azaroaren 27an ospatuko da Atauri Art jaialdiaren 11. edizioa. Eszenatoki handietatik jaioterrira itzuliko da Arabako Mendialdeko hitzordu garrantzitsuenetakoa. 
    • Kultura. Distira berreskuratzeko lanak. Kultura sailak hamar arte ondasunen zaharberritzea diruz lagunduko du. Horien artean, iaz, agertu zen Nestor Basterretxearen 'Araba' eskulturaren esku hartzea egingo du Asparrengo Udalak.

    • Kultura. Evole eta Malla, Kuartangon. Landa Kedada Handia izeneko topaketa egingo dute irailaren 23tik 25era Zuhatzu Kuartangon. Ekintzailetzarekin eta kultur sorkuntzarekin lotuta, makina bat jarduera antolatu dituzte hiru egunetan.
    • Zinema. Nope, Iker Zabala (zinea.eus).
  • Beste edukiak:
    • Iritzia. Cira Crespo, Askatasuna.
    • Gutuna. Mitxel Elortza. EAEko hezkuntza lege berria: marko autonomikoa ala Euskal Eskola Nazionala?
    • Iruditan. Ikatza, ELAri aurre egiteko.
    • Irakurlearen Txokoa: zozketak eta zorion agurrak.
    • Euskararen Agenda: irailaren 2tik 8ra.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide