Aurrerapena

Gasteizko jaietako ale berezia, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2022ko uzt. 28a, 08:00

ALEAren 336. zenbakian, Gasteizko jaiak: egitaraua, Arabako Gurutze Gorria, Txosna Batzordea, txupinazoa, pregoia, protokolo feminista, Zortzikoa, GEU Txosna, kirol jarduerak, bertsoak, haurrentzako jarduerak...

  • Egitaraua. Hiria, jaiak hasteko egarriz: 400 ekitaldi baino gehiago eskainiko ditu aurten Gasteizko jaietako programa ofizialak. Tanxugueiras, Izaro, Talco, Mikel Erentxun eta Rulo y la Contrabanda Foru plazan izango dira, eta Aihotz plazan Azido Folkloriko, Trikoma, Gozategi, Olatz Salvador, Harresian Zulo eta Neomak.
  • Elkarrizketak:
    • Jesus Cantero, Arabako Gurutze Gorriaren presidentea

    • Ruben Castillejo eta Aitziber Romero, Gasteizko Txosna Batzordeko kideak
  • Iruditan. Santiago: Festa leherrarazi dute blusek eta neskek
  • Txupinazoa. Arrakala gainditzeko txupina: Elena Loyo eta Ruth Brito kirolariek, Maria Jose Saez de Kortazar ostalariak, Jaione Prado merkatariak eta Arantza Navarro ikerlariak emango diote hasiera Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiei.
  • Pregoia. Fiestrasek emango du hasiera: FesTVal jaialdiko zuzendariak izango du abuztuaren 2ko pregoia emateko ardura. Hainbat hedabidetako kolaboratzailea ere bada, bereziki ikus-entzunezkoei eta gastronomiari lotutako gaietan.
  • Protokolo feminista. Kultur ekitaldietan ere, libre: Eraso sexistarik gabeko kultur guneetarako gomendioen gida aurkeztu du Emakundek, "erasoen mehatxuak ez dezala emakumeen askatasuna mugatu, ezta kulturaren arloan ere".
  • Jai jasangarriak. Plastikoa, baina berrerabilgarri: Jaietan erabilera bakarreko plastikoa edota beira alde batera uzteko hainbat kanpaina martxan dira hirian. Behin baino gehiagotan erabili ahalko diren edalontzien erabilera sustatu nahi dute horiekin.
  • Historia. 75 urte bete ditu txupinazoak: Goiuri plazatxoa, udaletxeko galeria eta San Migeleko balkoia; toki horietatik guztietatik jaurti dute azken urteetan Gasteizko jaiak iragartzen duen suziria. Alkateen pribilegioa zena, egun, herritarren esku dago.
  • Zortzikoa: alai eta dotore. Arabako Zortziko berezia dantzatzen dute urtero abuztuaren 5ean, udaletxearen aurrean. Indarra Euskal Kultur Elkarteak berreskuratutako dantza da, duela mende bat idatzitako testigantzetan abiatuta.
  • GEU Txosna. Loraldia ospatuko du GEUk: Aurten Aihotz plazara itzuliko da GEU Elkartearen txosna; abuztuaren 3an inauguratuko dute Aitor Vinagret, Ane Gebara, Azido Folkloriko eta Trikoma taldearekin kontatuko duen jaialdi batekin.
  • Kirol jarduerak. Foru plazan, kirola eskuetan: Gasteizko Foru plazan bilduko dira jaietako kirol jarduera gehienak. Emakumezkoen pilotan, finalerdiak jokatu dira honezkero, eta azken finalaren zain daude orain zaletuak. Herri kirolak ere izango dira plazan.
  • Bertsolaritza. Arabako Bertsozale Elkartea, Plazara bueltan
  • Haurrentzako jarduerak. Mundua beraiena izango da: Naturaren mirariak: oinordetza genetikoa ziurtatzeko aparteko ahaleginak egiten dituzte gurasoek, berdin puzgarrien aurrean errenkada gordez, barraken oihanean amilduz zein disko-festetan askatuz.
  • Iritzia.
    • Julen Diaz de Argote, Hiru urte eta gero...
    • Gasteizko Mugimendu Feminista, Jai feministen alde
  • Agenda: Araiako Umore Antzerki Jaialdia, Arabako Errioxako Esferica jaialdia, Laudio eta Amurrioko jaiak, eta Falerinako Belar Sounds musika zikloa.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago