Aurrerapena

Blusen Eguna eta Jon Lasa, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2022ko uzt. 21a, 13:32

ALEAren 335. zenbakian, Blusen Egunaren atzean dauden sekretuak, Jon Lasa Santa Maria Katedrala fundazioko zuzendariari elkarrizketa, GKS eta Etxebizitza Sindikatuaren eskaria, Zanbrana-Herran jauregiaren birgaitzea eta Zientzia Kalean erakusketa, beste hainbat gairen artean.

  • Sakonean: Blusen misterioa, agerian. Santiago Eguna, 1945. urtetik, zezen zaletasunarekin eta blusekin lotuta dago. Prentsa frankistak ez zuen inoiz oso begiko izan Blusaren Eguna, eta hainbat aldiz presionatu zuen desagertzeko. Estitxu Ugarteren erreportajea.
  • Elkarrizketa: Jon Lasa, Santa Maria Katedrala fundazioko zuzendaria. "Itzela izan da azken hogei urte hauetan metatutako ezagutza". Ehunka urte dituzten egiturak eta puntako teknologiak tartekatzen dituzte Santa Maria Katedrala Fundazioan. Gasteizen ez ezik, Euskal Herrian eta kanpoan ere erreferentziazko proiektua bihurtu da. Aterpetxea zabaltzea eta orain arte erakutsi ez duten ondare artistikoa erakustea dira buruan dituzten asmoetako batzuk. Juanma Gallegoren elkarrizketa.
  • Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa:
    • Ekonomia. Akordioaren alde bozkatu dute. Mercedesen egindako galdeketaren emaitzek enpresaren eta gehiengo sindikalaren arteko ituna babestu dute. ELA, LAB eta ESK sindikatuek adierazi dute akordioak lan baldintzak okertuko dituela.

    • Politika. Trebiñun, alkate independentea. Adolfo Estavillo independenteak ordezkatu du Trebiñuko EAJko alkatea. 2019an boto gehien lortu zituen Ciudadanos del Condado (CDC) zerrendako lehena da alkate berria.

    • Gizartea. Ezohiko baimena eskatu dute. Gasteizko jaien atarian, Udalak Txosna Batzordearen "beto politikoa" bere egin duela salatu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak; baimena galdegin dute "txosna jartzeko eskubidea bermatzeko".  

    • Ondarea. Jauregiari, bigarren bizitza. 2021ean hasi ziren Gesaltza Añanako Zanbrana-Herran jauregia birgaitzen, eta, aldundiaren dirulaguntzari esker, aurten barrualdean lanean ari dira. Bisitarientzat zabaldu nahi du jabeak.

    • Zientzia Egunerokoen sekretu txikiak. Murgian paratu dute Zientzia kalean izeneko erakusketa ibiltaria. 11 panelez osatuta, ekimenak zientzia gerturatzea du helburu. Orain arte jasotako harrera ona nabarmendu dute antolatzaileek.
  • Beste edukiak:
    • Iritzia: Gure Lopez de Arbina. Ez-zuriak.
    • Gutuna: Betiko gurekin, Igor.
    • Sarean: #BeroSapa.
    • Iruditan: Jazzaldia.
    • Zinema: Txomin Lasa manterola. Lightyear.
    • Zozketak: Florida zinemarako sarrera bikoitz bat, eta Parral tabernan bazkari bat. Zorionak Ioar!🎈
    • Euskararen Agenda: uztailaren 22tik 28ra.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago