Micaela Portilla omenduko dute, bere izena daraman dorrean

Erredakzioa 2022ko uztailaren 20a

Micaela Portilla historialari, ikerlari eta dibulgatzaile handia izan zen. AFA

Arabako historialari, ikerlari eta dibulgatzaile handiaren jaiotzaren mendeurrenaren egunean, uztailaren 30ean, egingo dute ekitaldia, 11:00etatik 14:00etara, Fontechan.

Micaela Portilla Lantegi Eskolaren egoitzan, Orgazko konde-kondesen dorre jauregian,  izango da Micaela Portillaren omenezko ekitaldia. Portilla Arabako historialari, ikerlari eta dibulgatzaile handia izan zen, jakintzarekin konprometitua, "eta kristalezko sabaiak hautsi zituen, emakumeok kristalezko sabaiak apurtzen genituela albistea ere ez zen garaian. Beraz, haren figurari esker ona adierazteko omenaldi txiki honek, zeina ez baita bakarra izango, zentzu osoa du Fontechako dorrean kokatuta dagoen ikastegi horretan egitea", adierazi du Ana del Val Arabako kultur diputatuak.

Programa:

  • 11:00etan, oroipen plaka bat inauguratuko da Orgazko dorrearen aurrean, aparkalekuko lorategian.

  • 11:30ean, Micaela Portillaren figurari buruzko elkarrizketa, logian, Jose Maria Ballester, Ana Rosa Lopez Adan eta Susana Aretxagaren eskutik

  • 12:30ean musika emanaldi bat izango da Erabai hirukotearen eskutik: Andoni Brea (oboea), Iñigo Alonso (klarinetea) eta Elena Romo (fagota).

Erlazionatuak

Micaela Portilla eskola, lanbideen dorrea Fontechan

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2017 ots 03 Añana   Lantaron

Micaela Portilla emakume handiari, bidea

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2021 abu 08 Mendialdea

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago