Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Euneiz unibertsitate pribatuaren jarduera hasteko baimena eman du, erakunde publikoak gaur ezagutarazi duenez.
Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak unibertsitate pribatuak proposatutako titulazioak eta baliabide propioei buruz eskatutako informazioa aztertu ditu, eta aldeko txostena eman du.
Abiatu baino lehen, Espainiako Gobernuaren menpekoa den Unibertsitate Kontseiluak berretsi beharko ditu aurkeztutako titulazioak.
2022-2023 ikasturtean martxan jarri nahi dute unibertsitatea, titulazio hauekin: Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak, Fisioterapia, Multimedia, eta Entretenimenduaren Industriarako Musika eta Soinu Ekoizpena.