- Arabako txokoak: Uda honetarako proposamena: 'arnasing'-a. Azken mendeotan Homo sapiensaren bizi itxaropena biderkatu den arren, bizitza laburregia da pantailatxo baten aurrean galtzeko. Alabaina, edozein une aproposa izan daiteke bueltatxo bat eman eta haizearen ufada aurpegian sentitzeko. Sinetsi ala ez, begiak ondo ireki eta paisaia baten aurrean arnas sakona hartzea baino gauza terapeutikoagorik ez dago. Mapa eta Juanma Gallegoren hitzaurrea.
- Gasteiz: Gabrielen erritmora, muinotik. Musikari jarraituta, Gasteizko Alde Zaharrean kontzertuak eskaintzen dituzten hainbat txoko bisitatu ditu Bingen Mendizabalek, Santa Maria katedrala eta Armentiako basoarekin batera. Anakoz Amenabarren erreportajea.
- Aiaraldea: Laudion, santuka eta kontuka. Veneziaraino joan da bizikletan Felix Mugurutza, jaioterrian tradizioa duten hiru santuen erlikien arrastoaren atzetik. Laudion bertan santu horiei eskainitako baselizak daude, eta istorio mordoa dute inguruetan. Juanma Gallegoren erreportajea.
- Gorbeialdea: Urduñako erakusleihoraino. Entrenatzeko erabili ohi duen bide bati helduta, Belauntza herritik Barrerilla mendatera doan ibilbidea proposatu du Elena Loyo atletak. Goiuriko ur-jauzia bisitatu daiteke, bai eta Nerbioko ur-jauzira abiatu ere. Juanma Gallegoren erreportajea.
- Lautada: Gaztaren erreinuan galduta. Andoin ingurutik abiatuta, Leze kobazulo inguruetatik Munain eta Okarizeko zuhaitz zaharretara, natura, historia eta gastronomia batzen dituen proposamena egin du Eli Gorrotxategi gaztagileak. Anakoz Amenabarren erreportajea.
- Añana: Gaubea, bere haitzetatik. Valparaiso entzun, eta kolore eta forma askotako gorputz eskalatzaileak irudika daitezke Gaubeako inguru horren paretetan zintzilikaturik. Horien artean, Hodei Arrausi kazetariarena topatu daiteke. Estitxu Ugarteren erreportajea.
- Trebiñu: Haran hertsitik, tontorreraino. Toberan hasi eta Moraza gainerainoko ibilbildea egingo dugu Fauneando enpresako Andoni Llosa naturzalearekin. Bertako naturaz gain, inguruetako toponimian ere murgildu da aditua. Juanma Gallegoren erreportajea.
- Arabako Errioxa: Bisita patxadatsua Labrazara. Beti da garai ona Labraza eta bere inguruak bisitatzeko, baina bertako alkate Begoña Martinez de Olcozek nabarmendu duenez, bost urtean behin, uztailean ospatzen duten Erdi Aroko jaia da unerik bereziena. Estitxu Ugarteren erreportajea.
- Mendialdea: Antoñanako haginaren itzalean. Soila mendira maiz igotzen da Trikoma bandako Arrate Morales gaztea, eta bidean Antoñanako haginari bisita egiten dio. Harreman afektiboa du, gainera, zuhaitz "sakratuarekin". Estitxu Ugarteren erreportajea.