Bideoklipa

'Esazu hitz bat', aurtengo Euskaraldiaren kanta

Erredakzioa 2022ko uztailaren 6a

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean, Hitzez ekiteko garaia lelopean, ospatuko den Euskaraldiaren hirugarren edizioaren abestiari musika eta hitzak Xabier Zabalak eta Andoni Egañak jarri dizkiote, hurrenez hurren.

Hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera sustatzeko helburua duen Euskaraldia ariketa sozialaren hirugarren edizioa izango da aurten, azaroaren 18tik abenduaren 2ra. Dagoeneko plazaratu dute Esazu hitz bat abestia eta, horrekin batera, bideoklipa.

Xabier Zabalak sortu du musika, Andoni Egaña bertsolariak idatzi ditu hitzak, eta ahotsak Zea Mays taldeko Aiora Renteria, Petti kantautorea, Maddalen Arzallus bertsolaria, Ainhoa Larrañaga abeslari eta aktorea, eta Egaña berarenak dira.

Victor Sanchezen eskutik egin dute grabaketa, nahasketa eta masterizazioa, Elkar estudioan, eta Tolosaldean grabatutako bideokliparen atzean Iosu Marti (produkzioa), Sergio Elia (kamera) eta Iñaki Elcano (kamera eta edizioa) daude.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago