Aurrerapena

Semen bankuak, Iñaki Murua, Navaridasko alkatea eta Gaubeako negutegia, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2022ko eka. 30a, 14:00

ALEAren 332. zenbakian, Biokibank semen bankuari buruzko erreportajea eta hiru elkarrizketa: Iñaki Murua Ikaro jatetxeko sukaldaria, Miguel Angel Fernandez Navaridasko alkatea eta Elikadura Iraunkorreko Mugimenduko Jose Ramon Mauleon.

  • Sakonean: Gasteiztik, semen-emaile perfektuen bila. Antzutasunaren tratamenduen paradisuan, bigarren semen-banku handiena da Biokibank. Gasteizko laborategiaren instalazioak ezagutu ditu ALEAk, Enrique Okiñena gerentearen eskutik. Emaileen bila, Donostiara eta Bilbora zabaltzeko asmoa da bankuaren hurrengo urteetako erronka. Estitxu Ugarte Lopez de Arkauteren erreportajea.
  • Elkarrizketak:
    • Iñaki Murua, Ikaro jatetxeko sukaldaria: "Plater sinple eta tradizionalagoen bila goazela uste dut". Goi mailako sukaldaritza aldaketa bidean dela uste du Ikaro jatetxeko Iñaki Muruak, besteak beste, produktuetan, sukaldeetan eta lan taldeetan eredu jasangarriago bat lortzera bideratuta; bide horri heldu dio arabarrak, Michelin izar baten zamarekin, eta noizbait Guardian jatetxea irekitzeko ametsarekin. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.

    • Miguel Angel Fernandez, Navaridasko alkatea: "Herriak zaintzen ez badira, Erdi Aroko eredura bueltatuko gara". Turismo eskaintza indartzeko interpretazio zentro berria sortzen ari dira Navaridasen, zaharberritu duten XVIII. mendeko oinetxe batean. Juanma Gallegoren elkarrizketa.

    • Jose Ramon Mauleon, Elikadura Iraunkorraren Mugimendua: "Jakina da negutegia ez dela ekonomikoki bideragarria". Tomate negutegiaren asmoa arriskuan egon daitekeela jakiteak ezinegon handia sortu du Gaubean lana aurkitu nahi zutenen artean. Estitxu Ugarte Lopez de Arkauteren elkarrizketa.
  • Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa:
    • Ekainak 28. "Zistema" salatu dute Gasteizen: Milaka lagun bildu dira Arabako hiriburuan, Zistemaren aurrean matxinatu gaitezen. Zuen indarkerien aurrean gure harrotasuna lelopean, E28 Koordinadorak deitutako manifestazioan.

    • Okupazioa. Desjabetuon Hotela hustu dute: Legution okupatutako eraikina utzarazi du Ertzaintzak asteartean. Gazteen eta polizien arteko borroketan hogeita bost zauritu eta bi atxiloketa izan dira. Mugimendu Sozialistak gogor salatu du jazotakoa.

    • Forniqueer. Betiko karta-sortari hordagoa: Doazen lekura doazela ez da falta karta-joko bat Elsa Ullmann eta Garazi Beramendiren patrikan; hemendik aurrera, baina, sorta tradizionala beharrean erreferente berriak dituen Forniqueer sorta izango da.
  • Beste edukiak:
    • Iritzia: Itziar Rekalde, Bilakaerak
    • Iritzia: Iñaki Martinez de Luna, Euskara gure kaleetan
    • Kalea bizi: Iñaki Carretero, Harro, naizena naizelako
    • Iruditan: Melillako hesian jazotakoa gogor salatu dute
    • Sarean: #Melilla
    • Sexualitatea: Emaize, Eguzkia estali gabe
    • Zozketak: Forniqueer karta sorta bat eta Errigorako saski berde bat
    • Euskararen Agenda: uztailaren 1etik 7ra

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago