Aurrerapena

Oihaneder, Literaturzale Feministen Topaketak, emantzipazioa Judimendin eta 'Ombuaren itzala', aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2022ko eka. 23a, 08:00

ALEAren 331. zenbakian, Oihaneder Euskararen Etxearen agurrari zein ibilbideari buruzko erreportajea, Gema Lasarte Literaturzale Feministen Topaketen harira, Judimendiko Gazte Asanbladako Aitor Brazal eta Pello Mari Otañori buruzko Patxi Bisquerten Ombuaren itzala filma.

  • Sakonean: Zortzi urtez, Gasteizko aterpe eta arnasgune. Ateak itxiko ditu Oihanederrek, laster Ruiz de Bergarako kulturgune berria horren lekukoa hartzear baitago. Atzera begiratzeko unea iritsi zaie bertako arduradunei, eta pozik azaldu dira urte hauetan zehar izandako lanarekin. Euskal kultura bere osotasunean lantzen saiatu dira, beti ere, ikuspegi berritzaile batetik. Juanma Gallegoren erreportajea.
  • Elkarrizketak:
    • Gema Lasarte, EHUko hezkuntza irakaslea eta Sareinak taldeko kidea: "Emakumeen kezkatik sortu den estiloak buelta eman dio sistemari". Literaturzale Feministen Topaketak antolatu ditu Sareinak taldeak, uztailaren 1ean eta 2an, Gasteizko Emakumeen Etxearen babesarekin. Gema Lasartek azaldu du euskal literaturan, ikuspuntu feminista batetik, bide orri bat markatu nahi dutela. Estitxu Ugarteren elkarrizketa.

    • Aitor Brazal, Judimendiko Gazte Asanbladako kidea: "Auzoan bizitzeko ditugun trabak agerian utzi nahi ditugu". Ikasturte hasieran Gure bizitzak proiektatu, Judimendin emantzipatu! dinamika aurkeztu zuten, eta ekainaren 25ean, Judimendiko jaiekin batera, etxebizitza eskubidearen aldeko mobilizazioa egingo dute. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.
  • Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa:
    • Ekonomia. Mercedes, azken hordagoa botata dago: Mercedesek "malgutasuna" jarri du baldintza gisa Gasteizko lantegian 1.230 milioi euroko inbertsioa egiteko. Sindikatuentzat hori "xantaia" da, eta greba eta mobilizazioetara jo dute lan hitzarmena hobetzeko.

    • Kultura. Dantzak, irakasle birtualekin: Vital Fundazioak eta Mulixka dantza taldeak bat egin dute ZabalDantza euskal dantzak ikasteko plataforma abian jartzeko. Hogeita bat bideo tutorial ditu, oso modu bisualean grabatu eta editatuak.

    • Zinema. Otaño, Bisquerten zoria: Pello Mari Otaño (1857-1910) bertsolariaren memoria gorde eta zabaltzeko lanean ari da Patxi Bisquert Ombuaren itzala pelikularekin; Gasteizen aurkeztu du auzolanean finantzatuko den filma.

    • Zinema. Cry baby, Txomin Lasa Manterola (zinea.eus)
  • Beste edukiak:
    • Iritzia: Aintzane Urrutia, Autoritatea
    • Iruditan: Sugarra berpiztu du Azkena Rockek
    • Sarean: #NafarroaSutan
    • Irakurlearen Txokoa: zozketak
    • Euskararen Agenda: ekainaren 24tik 30era

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago