- Araba Euskaraz jaialdiaren berezia:
-
- Sarrera eta egitaraua: Alaba txikia, bai, baina tematia. Igandean ospatuko da Arabako ikastolen aldeko jaia, Olarizun, Argantzongo ikastolaren alde.
- Elkarrizketa: Igone Zubizarreta, Argantzon Ikastolako zuzendaria.
- Iritzia: Zortzigarren alaba, Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakaria.
- Historia: Aldaketa asko denbora gutxian. 1981ean, Gasteizko Olarizu auzoan egin zen lehenbiziko Araba Euskaraz, eta 5.000 lagun bildu ziren. 30 ikastola zegoen Araban garai horretan, askotariko jatorri eta izaerakoak, eta 20.000 euskal hiztun.
- Jaialdiaren aurretik: Amaiera bezain garrantzitsua. Hamaika ekitaldi antolatu dituzte azken urte honetan ikastolek, elkarlanean, Araba Euskaraz jai nagusiaren atari gisa. Beroketa ondo egin ostean, igandeko jaiaren partida jokatzea dagokie.
- Omenaldiak: Atzean egon direnen omenez. Araba Euskarazen antolaketaren atzean egon diren hainbat pertsonari omenaldia egingo diete aurten, urte hauetan guztietan "auzolanean egindako lana" eskertzeko. ALEA ere omenduko dute.
- Abestia: Hankak eta besoak astintzeko. Manex Agirre bertsolariaren letrekin ondu dute Sukasuan eta Dupla taldeek Zortzi alaba dantzari Araba Euskarazen abestia. Trikitixa doinuen aldeko apustua egin dute Olarizuko zelaiak alaitzeko.
- Liburua: Euskal Herriaren ispilu idatzia. Liburu ibiltaria izeneko liburua ikastolaz ikastola dabil, ikasleek idatzitako eta ilustratutako istorio baten moduan. Aurten bigarren edizioa idazten ari dira, eta Nafarroa Oinezen ezagutuko da emaitza.
- Olarizu: Aire zabaleko agertoki handia. Olarizuko parkea berritzen ari da udala azken urteotan, baina aldaketa handiena ekarriko lukeen proiektua, momentuz, geldituta dago: abentura parke bat jarri nahi zuten biodibertsitatearen uhartean.
- Sarrera eta egitaraua: Alaba txikia, bai, baina tematia. Igandean ospatuko da Arabako ikastolen aldeko jaia, Olarizun, Argantzongo ikastolaren alde.
- Sakonean: Inaziotar bidea: 500 urte eta gero, berreskuratua. Euskal Herria eta Katalunia lotzen ditu aspaldi San Ignazio Loiolakoak egin zuen ibilbideak, eta hori berreskuratzeko ahalegina gero eta ospe gehiago ari da hartzen. Araban 73 kilometro egiten dituen erromesaldia egiteko askotarikoak izan daitezke motibazioak, momentuz erromes gehienak zentzu erlijiosoari lotuta badaude ere. Juanma Gallegoren erreportajea.
- Elkarrizketak:
- Peru Abarrategi Sarrionandia, Arabako Bertsolari txapeldun berria. Oso eskertuta dago Peru Abarrategi Arabako Bertsolari Txapelketa irabazi ondoren jaso dituen zorion mezuengatik, eta Aramaioko bere herrikideek erakutsi dioten maitasunagatik. "Tremendoa izan da". Estitxu Ugarteren elkarrizketa.
- Ana Ramirez de Okariz, Asexoriako koordinatzailea. 25 urteko ibilbidea egin du Gasteizko Udalaren sexualitateari buruzko aholkularitza zerbitzuak. Lehen eta orain sexu hezkuntza da gakoa. Estitxu Ugarteren elkarrizketa.
- Peru Abarrategi Sarrionandia, Arabako Bertsolari txapeldun berria. Oso eskertuta dago Peru Abarrategi Arabako Bertsolari Txapelketa irabazi ondoren jaso dituen zorion mezuengatik, eta Aramaioko bere herrikideek erakutsi dioten maitasunagatik. "Tremendoa izan da". Estitxu Ugarteren elkarrizketa.
- Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa:
- Kultura. Kantuz sortu, kantuz bizi: 13 urte bete ditu Gasteiz Kantuz taldeak. Abesbatza baino, kanta taldea da, eta kalean, hileko lehen larunbatetan 70 bat lagun biltzen dira. Kantuak batzen ditu, eta kantuan batzen dira.
- Beste edukiak:
- Iritzia: Cira Crespo, Kapilarrak
- Iruditan: Idiazabal gazta ala ogia?
- Kultura: Argghhh!azkiak, David Mangana
- Irakurlearen Txokoa: zozketak
- Euskararen Agenda: ekainaren 17tik 23ra