Lau hamarkada baino gehiago igaro dira 1981ean lehen Araba Euskaraz Olarizun egin zenetik. Zaila da imajinatzea orduko antolatzaileek laurogei urte ondorengo etorkizunaz izango zuten pertzepzioa. Seguruenera gehienek Euskal Herri euskalduna irudikatuko zuten, pankartetan margotuta agertzen ziren beste hainbat aldarrikapen askorekin batera. Amets horiek noraino ari diren betetzen, hori agian norberaren pertzepzioaren araberakoa izango da ere.
Enegarrenez, Argantzonen aldeko festa izango da igandekoa, jakina baita familia guztietan txikienek izan behar dutela laguntza gehien: ingurune latzenetan ere, ugaztunek bizirauteko erabiltzen duten estrategia da hori. Kume gutxi izan, baina horiek babestu; atzaparrekin, beharrezkoa den kasuetan. Aukeratu duten leloari jarraiki, Trebiñu da oraindik ere zortzigarren alaba, baina pixkanaka handitzen ari da, eta kumea ez da dagoeneko hain zaurgarria. Aspaldi hasi zen bidea egiten. Txikia izango da zortzigarrena, baina, setatsua ere bada: ondotxo ikasi du bizirik irauten.
EGITARAUA
HAN ETA HEMEN
- 10:00. Hasiera ekitaldia eta omenaldia, Olarizuko etxadian.
- 10:30. Arabako herrien arteko pilota txapelketaren finala jokatuko dute Adurtzako pilotalekuan.
- 10:30-12:00. Aldats elektrotxarangak hiru guneak alaituko ditu goizean.
- 13:00-15:00. Gasteiz Kantuz koroak elektrotxarangari lekukoa hartuko dio, bazkaldu aurreko orduak lasaiagoak izan daitezen.
- 14:00-15:30. Kidam magoa handik hona ibiliko da. Trebea da hamar euroko billeteak 50 euroko bihurtzen; halere, Christine Lagardek oraindik ez du kontratatu.
HARITZA GUNEA
- 11:00. Arte eszenikoak, Armentia ikastolaren eskutik.
- 12:30. Ene Kantak, txikienak eta helduenak ere dantzan jartzeko.
- 14:00. Bidaia liluragarria, Perli eta Koxkolo pailazoen eskutik.
- 15:30. Zunba, pintxo andana jan ondorengo alhadurak arintzeko.
- 16:15. Zortzi Alaba dantzari koreografia, eguneko abestia dantzatzeko.
- 17:00. Go!azen. Gazte talde ezezagun bat, dantzari eta kantari.
- Egun osoan. Eroski elikadura eskola, Euskaltel txirrindularitza pista, artisau azoka eta puzgarriak.
PAGOA GUNEA
- 11:00. Erronka lehiaketa eta Haurren Basoa.
- 11:30. Euskal Dantzen topaketa.
- 13:00. Algara Dantza plaza.
- 14:30. Erabatera.
- 16:00. Patata minak antzezlana, Ane Gebara eta Aitor Vinagret aktoreen eskutik, eta ALEAren babesarekin.
- 17:30. Kai Nakai. Euskaltzaindiak perreatu onartu arte.
- Egun osoan. Tonbola, Araba Euskaraz denda, puntu morea eta paella.
AMETZA GUNEA
- 11:00. Intxixv. Euskal Pagan Folka aurrera.
- 11:00. Elikagaien taupadak. Kaiku agertokian.
- 12:30. Bertsolariak: Andere Arriolabengoa, Ekaitz Samaniego eta Irati Anda. Oier Suarez gai jartzaile lanetan.
- 14:00. Keu Agirretxea, gitarra beti alboan.
- 16:30. Sukasuan, su berriak hauspotzen.
- 17:00. Oxabi. Show must go on.
- Egun osoan. Eroski elikadura eskola, Euskaltel txirrindularitza pista, artisau azoka eta puzgarriak.