Idiazabal gazta ala ogia?

Erredakzioa 2022ko eka. 10a, 12:55
Idiazabal Ogia, gazte dirudien ogia. / Argazkia: ARTEPAN

Artepanek Idiazabal Ogia sortu du, Ilarduiako La Leze gaztandegiko gaztarekin egindako tranpantojoa. Soilik ekainaren 10etik 26ra bitartean eskuratu ahal izango da.

Benetako Idiazabal gazta baten antza duen Idiazabal Ogia egile-ogia sortu berri du Artepanek, laster ospatuko duen 40. urteurrenaren harira. Okindegi gasteiztarraren ogi iragankorren bildumaren parte da

Gari-irinarekin, urarekin, harrian birrindutako T80 gari ekologikoko irinarekin, ama orearekin, Txakinarto arto-irinarekin eta La Leze familia-gaztandegiko gaztarekin dago egina. Azken horren forma hartzen du, amarru edo tranpantojo gisa; hau da, gazta izan gabe gazta dirudi.

"Ogi-ore goxoaren gainean gazta apur bat birrintzen dugu, eta Eliren gazta gehitzen diogu. Itxura eman eta metalezko molde biribiletan uzten dugu harrotzen. Gero, molde horietan sartzen dugu labera, formari eusteko", azaldu du Txema Pascualek, Gasteizko Abastos Azokan ireki berri duten postutik.

Ilarduiako La Leze familiako gaztandegia da, Lezeko kobazuloan kokatuta dago, eta Jose Mari Jauregi, Elisabeth Gorrotxategi eta Arkaitz eta Gaizka seme-alabak aritzen dira bertan lanean. 1992an bizimodu horren alde egitea erabaki zuten, abeltzaintzaren eta kalitate handiko gazten ekoizpenaren alde eginez, mila urteko ekoizpen prozesuan oinarrituz, baina beraien ukitu pertsonala emanez. Horretarako, 400 ardi latxa muturgorri dituzte, kalitate ezin hobeko esnea ekoiztuz.

Besteak beste, World Cheese Awards sari banaketaren azken edizioan urrezko domina jaso dute, mundu osoko gaztarik onena izanik.

Non erosi?

Artepanen gosegarriak 185 gramo ditu, eta Artepaneko denda guztietan zein Mamian eros daiteke 3,20 euroren truke. Ekainaren 10tik 26ra bitartean eskuratu ahal izango da:

  • Abastos Azoka: 27. postua, Gastrobarren korridorean
  • Gasteiz Erdialdea: Jesus Guridi, 2
  • Salburua: Salburua bulebarra, 15
  • Erdian: Prado kalea, 2
  • Boulevard: Zaramaga kalea, 1
  • Mamia: Diaz Ruiz de Olano margolariaren kalea, 11-13

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide