Aurrerapena

Itziar Aguado eta Gasteizko auzoetako jaiak, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2022ko eka. 9a, 08:00

ALEAren 329. zenbakian, Itziar Aguado giza geografia irakasleari elkarrizketa eta Gasteizko auzoetako jaien inguruko erreportajea. Horrez gain, aste honetan ere edukiz beterik dator aldizkaria.

  • Sakonean: Berriz ere piztu dituzte kale-kantoiak. Bi urteko etenaren ondotik, indarberrituta itzuli dira Gasteizko auzoetako jaiak; Arana eta Abetxuku izan dira ospatzen lehenak, eta ohi baino arrakastatsuagoak izan direla nabarmendu dute. Anakoz Amenabarren erreportajea.
  • Elkarrizketa: Itziar Aguado, giza geografia irakaslea: "Jasangarritasunari dagokionez, hirietan bizitzea da hoberena". Datuak hartu eta mapa baten gainean jartzeak mundua hobetzen lagundu dezake. Edo ikuspuntu berria eman, bederen, ebidentzietan oinarritutako erabakiak hartu aldera. Izan ere, Aguadoren eguneroko lanak erakusten du gauzak ez direla beti hasieran diruditen modukoak. Juanma Gallegoren elkarrizketa.

  • Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa
    • Suhiltzaileentzako leku gehiago: Iruña Okako suhiltzaile parkea handituko du aldundiak, parkearen alboan dagoen lursail bat asfaltatuz eta hesituz. Bertan ere heliportu bat jarriko dute, azpiegitura horrek dakartzan osagaiekin batera.

    • Mugikortasuna erraztu nahi dute: Eskualdeko biztanleen artean "mugikortasun positiboko sarea" sortzeko aplikazioa kontratatu dute Trebiñuko enklabeko udalek, egunerokotasunean sortzen diren garraio arazoak arindu nahian.

    • Hemen da V. Schubertaldia: Lau kontzertuko ohiko formatura itzuliko da Gaubeako jaialdia: bi Bachicaboko elizan eta beste bi Tuestakoan; uztailaren lau larunbatetan izango dira emanaldiak, 2tik 23ra bitartean.

    • Inoizko apustu handienarekin: Gasteizek betiko distirarekin berreskuratuko du Kaldearte asteburuan. 30 konpainia eta 56 ikuskizun izango dira; besteak beste, Yllana konpainiaren kaleko lehen ikuskizuna eta Nicole et Martin zirku suitzarra.

    • Buruketa zailenetan maisu: Arabako Olinpiada Matematikoak Ramon Bajo ikastetxeko 6. mailako ikasleek irabazi dituzte, taldekako modalitatean, beste 26 ikastetxerekin lehian; Kiara Larroza, Ying Ye eta Sidi Belahi izan dira trebeenak.

    • Sei buru, txapel bat: XV. Arabako Bertsolari Txapelketak azken festa baino ez du falta, finala.

    • Gure bazterrak: Gomilazko Santa Filomena. Legutioko bainuetxeak zazpi iturrietatik hartzen zituen ur sufretsuak gaitzak sendatzeko. XIX. mendean ospetsua izan zen establezimendua Urrunagako urtegiak ito zuen.
  • Beste edukiak:
    • Iritzia: Irati Marañon, Bazterrak
    • Kalea bizi: Iñaki Carretero, Ez da fast food-a
    • Sarean: #Bako
    • Iruditan: Euskal Eskola Publikoaren Jaia
    • Irakurlearen Txokoa: zozketak
    • Euskararen Agenda: ekainaren 10etik 16ra

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago