Mikel Landa Italiako Giroaren podiumera itzuli da

Erredakzioa 2022ko maiatzaren 30a

Mikel Landa murgiarrak hirugarren postua lortu du podiumean. / Argazkia: @Giroditalia

Zazpi urte geroago, Mikel Landa txirrindulari zuiarra Giroaren podiumera igo da berriz ere, iazko erorikotik urtebetera hirugarren postua lortuta.

Igande honetan amaitu da Italiako Giroa, Veronako erlojupeko azken etaparen ostean. Jai Hindley (Bora-Hansgrohe) australiarrak irabazi du aurtengo txapelketa, baina podiumean ordezkaritza arabarra bermatu du Mikel Landak (Bahrein Victorious), hirugarren postua lortuta; bigarren postua, berriz, Richard Carapaz (Ineos Grenadiers) ekuadortarrak lortu du.

Horrela, txirrindulari murgiarrak burua altxatu du berriz ere iazko erorikotik urtebetera. Hala ere, larunbatean Hindley-rekiko 50 segundo galdu zituen Landak Marmoladako etapa handian. Sailkapen orokorrean azkenean bigarren postua lortu ez badu ere, eta aurten etaparik irabazi ez duen arren, 2015ean lortutako hirugarren postua berreskuratu du, zazpi urte beranduago.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago