ZIENTZIA

Koldosatek lorpen tekniko onenaren saria irabazi du

Erredakzioa 2022ko mai. 25a, 19:15

Gaur izan da estatu mailako finala, Granadan. ESERO

Moxie satelitearekin, Koldo Mitxelena ikastetxeko ordezkaritzak bigarren saria eskuratu du Granadan izandako lehiaketan.

Cansat lehiaketaren barruan Granadan egin den Espainia mailako finalean Lorpen Tekniko onenaren saria eskuratu du Gasteizko Koldo Mitxelena ikastetxeko taldeak. 

Ikasleek Moxie izeneko satelitea bota dute gaur, ESO Europako Espazio Agentziak martxan duen proiektuaren baitan. Ondoren, jasotako emaitzen berri eman dute gainerako parte hartzaileen eta epaileen aurrean. 

Terrassako Hermes taldea izan da estatu mailan gailendu dena, eta Bolonian (Italia) izango den Europa mailako finalera joango dena. 

Lehiaketa horretan, ikasleek freskagarri lata baten tamainako satelite bat diseinatu eta eraiki behar dute. Satelitea suziri batean sartzen dute gero, eta, horrela, kilometro inguruko altuera hartzen du. Ondoren egindako jauzialdian satelite txikiak hainbat datu hartu behar ditu, eta ikasleak horiek interpretatu eta azaltzeko gai izan behar dira.

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide