Aurrerapena

Jesus Galindez, Laura Pardo eta Itaia, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2022ko mai. 26a, 06:00

ALEAren 327. zenbakian, logo eta azal berriak estreinatuz, Jesus Galindez euskal espioiaren inguruko begirada berriari buruzko erreportajea, Laura Pardo Araskiko kapitain ohiarekin solasaldia eta Gasteizko Itaiako kideei elkarrizketa.

  • Editoriala: Loratu arte
  • Sakonean: Galindez: euskal espioiari begirada berria. AEBetako inteligentzia zerbitzuen informatzaile gisa ezaguna da Jesus Galindez, baina hori baino askoz gehiago izan zela dio David Mota Zurdo historialariak. Tartean, nazioarteko zuzenbidean aditua, diplomazialaria eta intelektuala izan zen. Haren desagerpenaren kasuak guztiz argitu gabe jarraitzen du. Juanma Gallegoren erreportajea.
  • Elkarrizketak:
    • Laura Pardo, Araskiko kapitain ohia: "Pozten zaituen horretaz bizitzea harrigarria da". Araski Arabako Emakumeen Saskibaloi Klubaren kapitainak, Laura Pardo Herviasek (Gasteiz, 1989), agur esan du. Mendizorrotzeko jarraitzaileekin agurtu zen apirilaren 13an, eta, lau egun geroago, Valentzian jokatu zuen azken partida. Jon Rejadoren elkarrizketa.

    • Ane Mendiguren eta Angela Ormaetxea, Gasteizko Itaiako kideak: "Zapalkuntza oro gainditzeko proposamena da sozialismoa". Indarkeria matxistaren aurkako jardunaldia antolatu du Gasteizen Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak hilaren 28rako. Mikel Buruagaren elkarrizketa.
  • Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa
    • Metalak greba egunei eutsi die: Sindikatuek deituta, milaka langile kalera atera dira metalaren alorrean "lan baldintza duinak" eskatzeko. Ekainaren 3an biltzekoak dira patronala eta sindikatuak hitzarmena negoziatzeko.

    • Mahastiak, Europara bidean: Rioja sor-marka alde batera utzita Arabako Errioxako ardoentzat Arabako Mahastiak deitura sortzeko prozesua Europako Batasunera iritsi da jada, Nekazaritza Ministerioaren aurkako txosten batekin.

    • Kanpezutik, elkartasun deia: Lasterbidean elkartasun lasterketa hartuko du larunbatean, hilaren 28an, Kanpezuk; egun osoko egitaraua prestatu dute, lasterketa luzea eta laburra, herri bazkaria, kontzertuak eta umeen txokoa tartean.

    • Txikitasunaren handitasuna: Jorge Salvador artistaren Universos diminutos erakusketa paratu dute Gasteizko ZAS Kultur espazioan. 11 piezaz osatutako laginak gaur egungo arazoei "begirada kritikoa eta mingarria" botatzen die.

    • Eskola bihurtu nahi dute: Iruña-Veleiako aztarnategian milioi bat euroko inbertsioa iragarri dute instituzioek, 2025. urterainoko estrategiaren aurkezpenean. Helburuetako bat izango da aztarnategi eskola eta laborategi bilakatzea.

    • Agirrerentzat txapela: Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren 27. edizioa irabazi du Maddi Agirrek, eta Danel Herrarterekin batera Araba ordezkatuko du Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan, ekainaren 18an Iurretan.
  • Beste edukiak:
    • Iritzia: Txema Ramirez de la Piscina, Fantasiak
    • Gutuna: Gasteizko institutu bateko gurasoak, Xahutzearen kulturaren adierazle
    • Sarean: #EuskaraAurrera
    • Irakurlearen Txokoa: zozketak
    • Euskararen Agenda: maiatzaren 27tik ekainaren 2ra

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago