Aurrerapena

Saturazio komertziala, Jose Kruz Gurrutxaga eta Zuiako alkatea, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2022ko mai. 19a, 09:10

ALEAren 326. zenbakian, besteak beste, Gasteizko saturazio komertzialari buruzko erreportajea, Jose Kruz Gurrutxaga aktorearekin solasaldia Komedialdiaren harira, eta Unai Gutierrez Zuiako alkateari elkarrizketa.

  • Sakonean: Bost handienak, inoiz baino handiago. Askotariko saltokiek okupatzen dute egun Gasteizko espazioa. Gertuko erosketa egiteko supermerkatuekin eta autozerbitzuekin batera, hiriko sarrera-irteeretan zabaltzen ari dira elikadura kate handiak haien negozioak. Eroski taldeak garaiezina dirudien lidergoari eusten dio sektore lehiakor horretan. Estitxu Ugarteren erreportajea.
  • Elkarrizketak:
    • Jose Kruz Gurrutxaga, aktorea. Eguneroko kontuei beste begirada batez begiratu eta norbere buruaz barre egitera dator Jose Kruz Gurrutxaga, Komedialdian aurkeztuko duen umore bakarrizketarekin. Taula gainean "babesik gabe", izan dituen lanen artean "gordinena" dela dio azken aldian Gorbeialdean babeslekua bilatu duen azkoitiarrak. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.

    • Unai Gutierrez, Zuiako alkatea. Lehen eta Bigarren Hezkuntzarako eraikin berriak egiteko, udalak erositako lurrak Jaurlaritzari lagako dizkiola iragarri du Gutierrezek. Juanma Gallegoren elkarrizketa.
  • Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa
    • LGTBI+fobia. Transfobia eta gorrotoa, goraka: Iaz sexu orientazioa eta genero identitatearen aurkako 27 gertakari jaso zituzten Araban. "Testuinguru politikoak trans pertsonenganako areriotasun giroa" eragin duela ohartarazi du Ikusgune behatokiak.

    • Zientzia. Koilare eta eraztun zuriak: Poetek hainbestetan goratu duten Ilargiak ikuskizun bitxia eman du astelehenean, eta horren gaineko jarraipena egin du Arabako Astronomia Elkarteak. NASAri esker mundu osoan zabaldu da seinalea.

    • Nor da Rodrigo Maria? Nork bere izen abizenak ditu, bere etxeko izena, bere kaleko goitizena(k). Rodrigo Maria bere izen abizenak dorretxe batek emanda jaio eta bizi izan da. Nola deitzen dizute etxean? "Etxean Rodrigo Maria naiz".
  • Beste edukiak:
    • Iritzia: Irati Iciar, Gasteizko uda
    • Gutuna: Julen Diaz de Argote (Arkeologian doktoregaia), Iragarritako heriotza baten kronika
    • Sarean: #Alaves
    • Iruditan: Euskaraldia
    • Irakurlearen Txokoa: zozketak
    • Euskararen Agenda: maiatzaren 20tik 26ra

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide