Aurrerapena

Ur azpiko hockeya, Asier Vallejo kimikaria eta Legutioko hizkuntz praktika, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2022ko mai. 12a, 06:00

ALEAren 325. zenbakian, Gasteizko Nereida Hockey Sub taldeari buruzko erreportajea, Asier Vallejo kimikariarekin solasaldia, eta Soziolinguistika Klusterreko Olatz Altunarekin elkarrizketa Legutioko hizkuntz praktikari buruzko ikerketaren harira.

  • Sakonean: Hockeya, ur azpian, eta Gasteizen. Nereida Hockey Sub taldeak goiko hiru baldintzak betetzen ditu. Diziplina berezi honetan aritzen den Euskal Herriko talde bakarra da, eta estatuko gutxietako bat. Ekainaren 11n San Prudentzio txapelketa jokatuko dute, eta Katalunia, Madril, Andaluzia, Frantzia eta Ingalaterrako taldeekin lehiatuko dira bertan. Ane Pedruzoren erreportajea.
  • Elkarrizketak:
    • Asier Vallejo, kimikaria. Nereida Hockey Sub taldeak goiko hiru baldintzak betetzen ditu. Diziplina berezi honetan aritzen den Euskal Herriko talde bakarra da, eta estatuko gutxietako bat. Ekainaren 11n San Prudentzio txapelketa jokatuko dute, eta Katalunia, Madril, Andaluzia, Frantzia eta Ingalaterrako taldeekin lehiatuko dira bertan. Juanma Gallegoren elkarrizketa.

    • Olatz Altuna, Soziolinguistika Klusterra. Legutioko gazteen eta guraso berrien hizkuntz praktika, ideia eta bizipenei buruzko ikerketa-proiektua aurkeztu dute. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.
  • Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa
    • Ondarea. Lucia meategia, 2023an zabalik: Atauriko meategiko sarbide zaharra egokitu eta berreskuratu ostean, uda partean, bisitariei zabaltzea aurreikusten dute udalak eta aldundiak. Europa mailan ez dago antzeko asfalto meategirik.

    • Gizartea. Lurra "negozio" bihurtu ez dadin: Proiektatzen ari diren zenbait azpiegituren aurka egingo du Araba Bizirik plataformak manifestazio batean. Baliabide natural publikoak eta Europako diru funtsak eskuratzeko "negoziotzat" jo dituzte.

    • Kirola. Mendiaren fedea, laburbilduta: Euskal Mendizaletasunaren Historia izeneko erakusketa maiatzaren 26ra arte izango da ikusgai, Arabako campuseko unibertsitate pabiloiko erakusketa aretoan. EMMOA fundazioaren funtsak biltzen ditu.
    • Memoria. Estraperloa, gabeziak arintzeko: Estraperloaren bidea zeharkatu dute berriro ere Elvillarreko bizilagunek Bernedora joateko. Gerraosteko garaiak gogoratu dituzte, eta beharrak bultzatuta jarduera horretan aritu ziren adinekoak omendu dituzte.
  • Gure bazterrak: Iragan urrun baten lekuko. Argantzongo Erdi Aroko herrixkaren eta gazteluaren aztarna bakarra da bertako dorrea. Peña Mariako muino harritsuan kokatuta dagoen eraikin abandonatua dozenaka borrokaren lekuko izan da.
  • Beste edukiak:
    • Iritzia: Edu Zelaieta, Artxipielagoak
    • Gutuna: Alberto Frias (Lurra kolektiboa), Soberan daude pose mediatikoak
    • Sarean: #Hapoel
    • Iruditan: Martin Fiz maratoia
    • Zinema: Alcarràs, Txomin Lasa Manterolaren kritika
    • Musika: Rüdiger, Igor Muñoz Oñederra
    • Irakurlearen Txokoa: zozketak
    • Euskararen Agenda: maiatzaren 13tik 19ra

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide