Aurrerapena

Benizze, etxebizitza pasiboak eta Itziar Beitia, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2022ko mai. 5a, 07:00

ALEAren 324. zenbakian, Beñat Goitia Benizze musikariarekin solasaldia, passivhaus edo etxebizitza pasiboen inguruko erreportajea, eta nanohidrogel adimentsuen inguruko elkarrizketa I+Med kooperatibako Itziar Beitiarekin.

  • Sakonean: Energia aurreztu, eraikuntzatik. Gasaren eta argindarraren garestitzearen ondorioz passivhaus edo etxebizitza pasiboen gaineko arreta handitu da. Isolamenduan, aireztatze mekanikoan eta beste hainbat irizpidetan arreta jarriz, hilabete amaierako faktura %80 urritzera hel daitezke. Jon Rejadoren erreportajea.
  • Elkarrizketak:
    • Beñat Goitia Benizze, musikaria. Musikari lotutako bizitza erdiko ibilbidearen ostean, pandemia soinu berriak bilatzeko eta Benizze proiektuari ekiteko baliatu du Beñat Goitia gasteiztarrak. Belaunaldi haustura, egungo soinuak, euskal eszena, Gasteizko panorama eta bere proiektu berriaren xehetasunak izan ditu hizpide ALEAn. Mikel Buruagaren elkarrizketa.

    • Itziar Beitia, I+Med kooperatibako kidea. 2024. urtearen amaierarako Miñaon nanohidrogel adimentsuetan "erreferentea" izango den institutu bat eraikitzeko asmoa azaldu dute. Juanma Gallegoren elkarrizketa.
  • Gaurkotasuna eta Hamaika Saltsa
    • Eguzki panelak, uraren gainean. Arabako Parke Teknologikoan instalazio fotovoltaiko flotagarri bat jarri dute ur baltsa txiki baten gainean. Emica Solar enpresaren prototipoa da, teknologia foltovoltaikoaren aldaera hau probatzeko asmoz.

    • Gospelaren plaza izango da Zuia. Maiatzaren 20tik 22ra bitartean, gospel doinuek beteko dute Zuia. Gospel Camp nazioarteko topaketa egingo dute udalerriko zenbait txokotan, nazioartean ezagunak diren artisten eskutik.
  • Beste edukiak:
    • Iritzia: Itziar Rekalde, Aitorpena
    • Sarean: #Pegasus
    • Iruditan: Perretxikoen atzetik, Kuartangora
    • Kalea bizi. Iñaki Carretero, Kalean jolasteko prest?
    • Sexualitatea. Emaize, Maite zaitudalako
    • Irakurlearen Txokoa: zozketak
    • Euskararen Agenda: maiatzaren 6tik 12ra

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide