Aurrerapena

Elisa Rueda, KoldoSat, Maiatzaren Lehena eta Peru Amorrortu, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2022ko api. 28a, 06:00

ALEAren 323. zenbakian, Elisa Rueda Poetak Maiatzean jaialdiaren sustatzailearekin solsaladia, Koldo Mitxelena institutuko KoldoSat proiektua, Maiatzaren Lehenaren historiak Araban utzitako arrastoaren inguruko erreportajea, eta La vida secreta de las palabras liburuaren egile Peru Amorrorturi elkarrizketa.

  • Sakonean: Zerura iristeko errezeta: C++ eta elkarlan pila bat. Bigarrenez Gasteizko Koldo Mitxelena institutuko ikasleek ESA Europako Espazio Agentziak egindako erronkari eutsi diote: lata baten tamainako satelite bat garatzea. Erkidego mailako proba irabazita, laster lehiatuko dira Espainiako finalean. Juanma Gallegoren erreportajea.
  • Elkarrizketak:
    • Elisa Rueda, poeta. Poetak Maiatzean jaialdiak hamar urte beteko ditu, eta, ohi bezala, askotariko proposamenak egingo ditu. Mota guztietako errezitaldiak, erakusleihoetako poemak, sortzaileen arteko topaketak eta dagoeneko klasikoak diren saioak ez dira faltako, Elisa Rueda sustatzaileak nabarmendu duenez. Anakoz Amenabarren elkarrizketa.

    • Peru Amorrortu, La vida secreta de las palabras liburuaren egilea. '@EtimosDirectos' sare sozialetako kontuaren bitartez etimologiaren gaineko ezagutza eraman dute hiru lagunek. Orain liburu batean bildu dituzte gaztelerazko 2.000 hitz eta esaera baino gehiago. Juanma Gallegoren erreportajea.
  • Gaurkotasuna:
    • Maiatzaren Lehena. Haymarketen itzala, gurean: 132 urte igaro dira maiatzaren lehena munduko langileen eguna izendatu zutenetik; Gasteizen, XX. mende hasieran langileen antolakuntza eta aldarrikapenak gorpuzten hasi ziren. Estitxu Ugarteren erreportajea.

    • Gasteiz. Oinezkoentzat izango da Aldabe: Next Generation funtsen bidez finantzatuko ditu Gasteizko Udalak Aldabe berritzeko obra, Tuvisaren garajea eraikitzeko bigarren fasea eta geltoki zaharra hub mikrologistiko sortzeko asmoa.
  • Hamaika Saltsa
    • Legatz hezurrek esateko dutena: Erdi Aroko sei aztarnategi arabarretan jasotako legatz arrastoak erabilgarriak izan dira arrantzaren eta merkataritzaren historian sakontzeko. Mendebete inguruz atzeratu dute arrantza handiaren berragerpena. Juanma Gallegoren erreportajea.

    • Sastraka, lau diziplina batera: Literatura, musika, pintura eta argazkigintza batzen dituen erakusketa inauguratuko du maiatzaren 6an Oihaneder Euskararen Etxeak ur-biltegi zaharrean. Osagarri gisa, kontzertua eta bisita gidatua izango dira.

    • Zinema: París, Distrito 13, Txomin Lasa Manterolaren (zinea.eus) kritika.
  • Beste edukiak:
    • Iritzia: Cira Crespo, Uharteak
    • Sarean: #Mikroipuinak
    • Iruditan: Maiatzaren 28an izango da Lasterbidean
    • Irakurlearen Txokoa: zozketak
    • Euskararen Agenda: apirilaren 29tik maiatzaren 5era

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago